Teknologia albisteak

Elhuyar Fundazioak egoitza berria inauguratuko du ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa - Elhuyar
2005-05-04 : 12:05

2005ean garai berri bati eman diogu hasiera Elhuyarren: Usurbilgo Osinalde industrialdean eraikin bat erosi eta guztiz eraberritu dugu. Eraikin berria maiatzaren 6an inauguratuko dugu.

Ostiralean egingo den inaugurazio-ekitaldian Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Idoia Zenarruzabeitia jarduneko lehendakariordea eta Angeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko jarduneko sailburua izango ditugu gonbidatuen artean. Zientzia-dibulgatzaileak, euskararen eragileak eta Elhuyarren lagunak egongo dira ere une pozgarri honetan.

Hizlariak Joxe Joan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Idoia Zenarruzabeitia jarduneko lehendakariordea, Jose Mari Rodríguez Ibabe Elhuyar fundazioko lehendakaria eta Itziar Nogeras Elhuyar fundazioko zuzendari nagusia izango dira. Elhuyarren bilakaeraz, Elhuyarrek historian zehar euskara eta zientziaren arloan gizarteari egindako ekarpenaz eta Elhuyarrek etorkizunari begira dituen proiektuez eta helburuez hitz egingo dute.

Egoitza berriarekin, Elhuyarren etorkizunaren leihoa handitu egin dugu, askoz azpiegitura hobea baitugu orain zientzia-dibulgazioan eta euskararen normalkuntzaren esparruetan ditugun proiektuak garatzen jarraitzeko.

Erantzun

Sartu