HABEk ostalaritzako langileei zuzendutako euskara ikasteko materiala argitaratu du
Ostalaritza izeneko ikasmaterialak euskaraz ezer ez dakiten ostalariei begira egin dira, gutxieneko trebakuntza lor dezaten bezeroekin euskaraz komunikatzeko.
HABE erakundeak Ostalaritza ikasmaterialen bilduma argitaratu du ostalaritzaren sektorean euskararen erabilera sustatzeko asmoz. Elhuyar Aholkularitzak eta HABE erakundeak lankidetzan burutu dute Ostalaritza Tabernan eta Ostalaritza Jatetxean liburukiak dituen bilduma.
Ostalaritzako langileek bezeroei zerbitzua euskaraz eskaintzea da bildumaren helburua.
Gazteleraz eta euskaraz idatzita dagoen bildumak nork bere aldetik eta bakarrik ikasteko diseinatu da, ostalaritzan aritzen diren langileek euskaltegira joateko ordutegiengatik izaten dituzten arazoak kontuan hartuz.
Hartara, erabileraren ikuspegitik funtsezko gunea den ostalaritzako langileek, hastapenetan bederen, taldean nahiz bakarka, euskara erabiltzen hasteko tresna eta bitartekoa izango dute.
Hona hemen adibide gisa material honetan landutako hainbat egoera eta helburu: edariak eta pintxoak euskaraz zerbitzatzen ikastea, bezeroak kontua eskatzen duenean ulertzea eta kobrantza egitea, mahaiaren erreserba egitea, eguneko menua eskaini eta eskaera ulertzea
Zer da ostalaritza?
- Taberna eta jatetxeetako eguneroko komunikazioa lantzeko oinarrizko materiala da.
Norentzat egin da?
- Ostalaritzan lan egin eta, ondorioz, bezeroen agurrei eta eskaerei erantzun behar dietenentzat.
- Ostalaritzan aritu eta euskaltegira joateko aukera edo denborarik ez dutenentzat. Halere, taldean eta irakaslearen laguntzarekin ere erabil daiteke.
Helburua
- Taberna eta jatetxeetan euskara erabiltzeko dauden aukerak ikusita, bertako langileek zerbitzua euskaraz eskaintzea.
Ezaugarriak
Hona hemen ikasmaterial hauen ezaugarriak:
Euskara bakarka ikasteko materiala da
Ostalaritzan aritzen direnek ordutegiengatik arazoa izaten dute askotan euskaltegira joateko.
Hizkuntzak
Euskaraz eta gaztelaniaz idatzita: ezkerreko orrietan euskaraz eta eskuinekoetan gaztelaniaz.
Etorkinak
Ostalaritzan gero eta etorkin gehiago aritzen direla kontuan hartuz materiala egiteko orduan atal berezi bat sortu da beraiei zuzendua eduki soziokulturalak sartuz.
Kaleko euskaratik gertu
Taberna eta jatetxeetan egunero erabiltzen den hiztegia lantzen da Ostalaritza bilduman, nahiz eta Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan agian ez agertu. Izan ere, materialaren helburua hartu da kontuan eta lexikoari dagokionez, kaleko erabilerak izan du lehentasuna.
Maila
Ezer ez dakitenentzat egindako material da. Zero mailako materiala da; sinplea oso, erabilerraza. Ostalaritzan erabiltzen diren elkarrizketa asko azalekoak izaten dira, hizkuntza sakonki ezagutu gabe ere erabil daitezkeenak.
Materiala
- Bi liburu dira, hogei unitate didaktikotan bilduak.
- 100 ordu inguruko iraupena.
- Hogeigarren unitatean dago glosategi gisa.
- CDak unitateetako elkarrizketak biltzen ditu.
Aurkibidea
Hona hemen bi liburuen aurkibidea:
Ostalaritza 1: Tabernan
Edariak, Kobratzen, Freskagarriak, Musika, Laguntza, Debekua, Bokadiloak, Gosaria, Gozokiak eta Itxiera.
Ostalaritza 2: Jatetxean
Menua, Eskaera, Kexa, Argibideak, Unitatea, Erreserba, Koktela, Eguneko menua, Sukaldean, Hornitzailea eta Glosategia.
Erantzunak kargatzen...