UEUko ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik
2005-05-11 11:05
Aurten ere Miarritzen, Eibarren eta Iruñan izango dira ikastaroak. 34 ikastaro antolatu dituzte guztira. Ekainaren 19a baino lehen eman behar da izena ikastaro guztietarako.
Blogen gaineko ikastaroa izango da aurtengo berrikuntzetako bat, Sustatun eman genuen horren berri.
Ikastaroen datak
- Miarritzen uztailaren 4tik 8ra.
- Eibarren uztailaren 11tik 15era.
- Iruñean uztailaren 18tik 22ra.
Sarean kontsultatu ditzakezu ikastaro guztiak eta matrikula ere bertatik egin dezakezu. Hemen ikastaroen helbidea: ikastaroak.ueu.org
Unibertsitario euskaldunen bilgune
UEUren udako ikastaldiak unibertsitario euskaldunen bilgune izateaz gainera euskal kulturaren erakusleiho txiki bat ere badira.
Unibertsitateko ikasleek, bestelako erreferentzia izan ohi dute UEUko ikastaroetan. Hurbilagoa, irekiagoa, anitza eta alaia. Ikasleek eurek izaten dira UEUko ikastaroen protagonista nagusiak.
Erantzunak kargatzen...