Teknologia albisteak

Bilatzaile onena zein den jakiteko erreminta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-05-05 : 10:05

Google, Yahoo, MSN Search edo Ask.com? Zein da lauren artean onena? Zalantza argitzeko ikerketarako bilatzaile bat asmatu du enpresa batek: RustySearch. Lau bilatzaileetan batera egiten du bilaketa eta erabiltzaileak emaitza bakoitzari puntuazioa jartzeko aukera dauka.

RustySearch -en bilaketa egin eta gero, emaitza bakoitzaren ondoan "rate this result" jartzen du. Hor klikatuz gero, emaitza 1etik 5era puntuatu daiteke, bilatzen zenuena den edo ez esateko.

Emaitzak ekainean

Hala, azterketaren emaitza zera izango da: puntuazio handiena duena izango da bilatzailerik onena. Azterketaren egileak ekainean argitaratuko ditu emaitzak eta ondorioak.

Ez dira oso emaitza fidagarriak izango, horrelako ikerketa bat egiteko erreminta sofistikatuagoa eta probarako denbora gehixeago beharko litzateke. Baina, beste ikerketa asko bezalaxe, hor egongo da kontsultatu nahi duenarentzat.

Erantzun

Sartu