Israelgo abesti nazionalistena... Euskalduna?
2005-05-06 11:05
Joan den urteko ekainean hil zen Naomi Shever abeslari israeldarra. Baina, hil aurretik, aitormen bat egin zuen. Atzo argitaratu zuen albistea Haaretz egunkariak.
1967an idatzi zen "Jerusalem of Gold". Garai hartan nazionalismo israeldarra pil-pilean omen zegoen (hori ez dut uste asko aldatu denik). Abestia, oso denbora gutxian, ezohiko abesti nazionala bilakatu zen. Ordurako, Naomi Shever konturatu zen egindakoaz baina, bere esanetan, beranduegia zen egia aitortzeko.
Ia 40 urte beranduago Gil Aldema konpositore israeldarrari aitortu zion abestiaren musika ez zela berarena, baizik eta euskal doinu bat zela.
Erantzunak kargatzen...