Pasahitzak egiteko tresna
Interneteko orrialde bakoitzerako edo zerbitzu bakoitzerako pasahitzak asmatzeaz kokoteraino eginda baldin bazaude, pasahitzak asmatzen dituen orrialde hau ondo etorriko zaizu: Password Generator.
Pasahitz nagusi bat aukeratu behar duzu lehenengo, eta kontu bat sortu nahi duzun webgunearen izenarekin konbinatuta, pasahitz berria sortzen dizu Password Generator -ek. Ez daukazu pasahitz berri hori memorizatu beharrik. Izan ere, pasahitz nagusiaren eta webgunearen izenaren arteko konbinaketa beti berdina izango da.
Erremintak JavaScript-ean funtzionatzen du (prozesu guztia zure nabigatzaile edo ordenagailuak egiten du, ez orrialdea eskaintzen duen zerbitzariak). Hala ere, ez bazara fidatzen, orrialdea disko gogorrean gorde zenezake eta lokalean erabili.
Firefox-ek ere badu gehigarri bat
Firefox nabigatzaileak ere badu pasahitzak sortzeko gehigarri bat: Passwordmaker
Erantzunak kargatzen...