Bileren eraginkortasunari buruzko ikastaroa
Elkargoak bere euskara planean hartutako konpromisoen artean lan harremanetan euskara lantzeko helburua du. Horretarako, bere ohiko prestakuntza-ekintzen artean Bileren eraginkortasunari buruzko ikastaroa antolatu du Bilbon (maiatzaren 16an eta 23an) eta Donostian (maiatzaren 18an eta 25ean).
Ikastaro praktikoa
Ikastaroa guztiz praktikoa da eta oinarrizko kontzeptuen aurkezpenera eta eztabaidara bideratuta egongo da.
Besteak beste hurrengo edukiak landuko dira:
- Nola jakin bilera bat beharrezkoa den.
- Bileren egitura (prestaketa, garapena, ebaluazioa eta jarraipena).
- Bileren zuzendaritzarako teknikak (koordinazio gaitasunak, eztabaidaren suspertzea, taldea dinamizatzeko metodoak...).
Euskaraz
Bilerak antolatzeko gaitasuna hobetu nahi duten profesionalei zuzenduta dago eta mintegi osoa euskaraz izango da.
Matrikula egiteko epea ikastaroa hasten den eguna baino pare bat egun aurretik amaituko da
Informazio gehiago duzue www.ekonomista.org webgunean edota hurrengo telefono zenbakietan: 944 15 26 44 eta 943 01 14 96.
Erantzunak kargatzen...