Xuxen on-line kontsulta daiteke
2005-05-03 14:05
Uztarri.com -en jakin dugu berria.
Hauxe Xuxenen helbidea: www.xuxen.com
Sistemak bi zuzenketa modu ematen ditu:
- Zuzendu: aukera honen bidez zuzenketa azkarra egingo dugu. Testua aztertu ondoren, XUXENek ezagutzen ez dituen hitz guztiak nabarmenduko ditu eta hitz ezezagun bakoitzaren gainean proposamen zerrenda bat erakutsiko du.
- Zuzenketa aurreratuan berriz, hitzez hitzeko zuzenketa egingo dugu. Bulegotika aplikazioetan jarraitzen den metodoa da hemen erabiltzen dena.
Aukerak
Hiztegi pertsonala kudeatzeko aukera ere eskaintzen da. Horretarako erabiltzailea erregistratu behar da. Zuzenketa egiten ari den bitartean, erabiltzaile erregistratuak bere hiztegia osatzeko aukera izango du. Honela, hurrengo zuzenketa batean, bere hiztegian dauden hitzak kontutan hartuko dira.
Xuxeni buruz argitaratzen diren artikuluak irakurri daitezke webgunean. Baita, Xuxen aplikazioak dituen bertsio guztiak jaitsi ere.
Erantzunak kargatzen...