Teknologia albisteak

Euskarari zor zaiona

Erabiltzailearen aurpegia
Oinarriak - Oinarriak
2005-05-10 : 10:05

Oinarriak elkarguneak euskarari zor zaiona kanpaina jarri du martxan aurten ere.

Zergatik?

Zergatik?

Errenta Aitorpenaren kanpainarekin bildutako zergen bidez Administrazioak gizarteari eskaintzen dizkigun zerbitzuak ordaintzen dira, aipatu zergen zati bat Hizkuntza Politikako Zuzendaritzak jasotzen duelarik. Baina begibistakoa da Zuzendaritza honen eta, orohar, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren asmoa bestelakoa dela, hots, euskara Administrazio Publikotik eta orokorrean Nafarroako paisaiatik ezabatzea, euskara berari legitimitate soziala kentzea alegia.

Beraz, iaz egin zen bezala, aurten ere Euskarari, zor zaiona kanpaina bultzatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, arrazoi hauek direla eta:

  • Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den euskararen aurkako hizkuntza politika gaitzetsi, gure desadostasuna adierazi eta Nafarroako gizarteari zor zaizkion hizkuntza eskubideak aldarrikatu.
  • UPNri aitzinera daraman hizkuntza politika, euskararen erasoan oinarrituta, errotik alda dezala eta normalkuntzaren aldeko hautua egin dezala esijitu.
  • Gobernuak euskarari kentzen diona itzuli: ordaintzen dugun zergen zati bat euskararen normalkuntzarean alde dauden ekimenak bideratu. Horren adibide ditugu iazko Euskarari, zor zaiona kanpainatik finantzatutako ekinbideak: UEU, euskara erabiltzeko aukera dagoen lekutan jartzeko "hemen euskaraz" xaflen edizioa, Euskalerria Irratia, Nabarra aldizkaria, Berria egunkaria, Noaingo ikastola bultzatzeko egitasmoa eta euskara ikasten ari direnentzako bekak.

Euskara aurrera aterako dugu guztion lanari eta aportazioari esker. Lagun eta bidera iezaiozu zure zergen zati bat asmo honi.

Informazio gehiago:

www.euskararizorzaiona.info

Iruñean, 2005eko maiatzan
Oinarriak

Erantzun

Sartu