Sustatu logoa Teknologia albisteak

Webby sariak banatu dituzte; BBCk bi sari jaso ditu

Usoa Agirre
2005-05-04 10:05

Aurten ere Webby sarietako protagonistetako bat izan da BBC. Kategoria askotan zegoen izendatuta, baina bitan izan da irabazle: albistegiak eta musika kategorietan. BBCrekin batera, sarituak izan dira Skype, Boing Boing eta Google, besteak beste.

Webby sari bereziak

Webguneak saritzeaz gain, bestelako sariak ere ematen dituzte.

  • Bizitza guztiko lanagatik webby saria: AEBetako Al Gore presidenteorde ohia.
  • Urteko webby pertsonaia: Craiglist sortu zuen Craig Newmark.
  • Urteko webby artista: The Kleptones
  • Errebelazioko webby saria: Flickr

Epaimahaia

Estatu Batuetako Arte eta Zientzia Digitalen Akademiako 480 bat kidek eta hainbat pertsona famatuk osatutako epaimahai batek aukeratu dituzte irabazleak.

Webby sarietako irabazle guztiak dituzue hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu