Gipuzkoako Diputazioaren Berrikuntza Departamentuak aurkeztu du Informazio Gizartearen Egoera - E-Gipuzkoa izeneko lanaren lehenengo zatia. Gipuzkoako herritarrek Interneten duten parte hartzea aztertu dute. Horren arabera, 203.000 internauta zeuden Gipuzkoan 2004an.
Hemen datu adierazgarrienak, 2004 urteari dagozkionak:
Hemen datu adierazgarrienak, 2004 urteari dagozkionak:
- 15 urte edo gehiagoko biztanleen %55ek bazuen ordenagailua.
- 15 urte edo gehiagoko biztanleen %40k zuen Internet.
- Abiadura handiko Internet konexioa duten etxeen portzentajea %84 hazi zen.
- 203.000 internauta.
- Internautetatik %72,94 etxean konektatzen da Internetera; %45,1 lantokian; %18,0 ikastetxean; eta, %10,6 beste nonbaiten.
- Internet erabiltzaileen %46 egunero konektatzen da, baina %71k ez du astean 5 ordu baino gehiago egiten.
Zer bilatzen dute gipuzkoarrek Interneten?
- Ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioaren bila joaten da internauten %70.
- Hedabideen argitalpen digitalak kontsultatzen ditu internauten %69k.
- Gipuzkoako internauta guztien artean, %18k egin zuen salerosketaren bat Interneten.
Iturria: Gipuzkoa.net
Erantzun
Sartu