Euskadi.net: webgunerik irisgarriena Estatuko Autonomia Erkidegoetako Gobernuen artean
2005-05-13 10:05
Iazko zerrendan, azken aurrekoa zen Euskadi.net webgunea, Eusko Jaurlaritzarena. Irisgarritasunean asko hobetu dute iaztik eta, nolabait, hori txalotu nahi izan du Acctivak.
Nafarroako gobernuaren webguneak ere, www.cfnavarra.es -ek gora egin du. 13. postuan zegoen iazko ikerketan eta 9. dago aurten.
Hiriburuetako udalen webguneak
Probintzietako hiriburuen webguneen irisgarritasunearen gaineko azterketa ere egin dute.
Hego Euskal Herriko hiriburuei dagokienez, Gasteizko Udalaren webguena da zerrendan lehenengoa, 7. postuan dago. Beste hirurak askoz atzerago daude: Iruñako Udalarena 28. postuan, Donostiarena 43. eta Bilborena 49., azken aurrekoa da.
Acctivaren webgunean dituzue bi ikerketen txostenak.
Erantzunak kargatzen...