Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Araba Euskaraz jaiko abestia eta ikastunitatea Interneten

Sustatu
2005-06-02 : 15:06

Datorren ekainaren 19an izango da Arabako ikastolen eta euskararen aldeko festa, Araba Euskaraz. Aurtengo ekitaldia Amurrion izango da eta Aresketa ikastolak antolatuko du. Atzo aurkeztu zuten aurtengo abestia, eta beraien webgunean dago entzungai, beste informazio mordoaz gainera.

5

Vocentoren webgune euskaldun hilak, Euskararen Berripaperean nabarmen

Sustatu
2005-06-02 : 09:06

Vocento taldeak euskaraz Interneten egindako webguneen berri ekarri du, bere azken bi aleetan, Euskararen Berripaperak, Eusko Jaurlaritzako HPS-k banatzen duen hilabetekariak. Hilda dauden proiektuak, informazio freskoz osatuak baleude bezala aurkezten ditu Berripaperak.

2

Gipuzkoako Foru Aldundia bilatu Googlen, eta blogari euskaldunen protesta azalduko zaizu

Eibar.org
2005-06-02 : 09:06

Gipuzkoako blogosfera non dagoen ez zekien Gipuzkoako Foru Aldundiak... Googlek bai ordea, eta blogista euskaldunek Eibar.org eta Goiena.net-etik egindako protestak izan du eragina. Google-ren bidez jakingo ahal dute Diputazioaren Jauregian!

E-posta helbide gutxiago, kontaktu-orri gehiago

Sustatu
2005-06-01 : 10:06

Gaurtik aurrera, info@sustatu.com helbidea ez da funtzionala. Era honetako e-posta helbide publikoak spam biltzaileak bihurtu dira, eta hortaz, ezabatzea erabaki dugu. Kontaktatzeko, erabili kontaktu-orria

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren blog berria sarean da

Gerardo Luzuriaga - Joana Albret
2005-05-31 : 15:05

Euskaraz lan egin nahi duten profesionalen artean hainbat proiektu eta hainbat ideia trukatzeko bloga.

“Alderdiek indar berriz ekin behar diote euskararen normalizazioari”

Itxaso Ferreras - kontseilua
2005-05-30 : 15:05

Legegintzaldi berri honetan hizkuntza-politikak lehentasunekoa izan behar duela uste du Kontseiluak. “Alderdiek erantzukizunez joka dezaten eta normalizazioari beharrezko bultzada eman diezaioten dei egiten dugu”, adierazi du Kontseiluko Lehendakariak, Joanmari Larrartek.

5

SciTE testu editorea euskaraz

3ARRANO - 3ARRANO
2005-05-30 : 13:05

Scintillan oinarrituriko testu editorea orain euskaraz dago eskuragarri 3ARRANO.com webgunean.

4

Juan San Martin euskaltzain eta idazlea hil da

Sustatu
2005-05-30 : 11:05

Juan San Martin euskaltzain eta idazle eibartarra gaur goizaldean hil da. Lan oparoko idazlea, euskalari eta ikerlari ezaguna, euskaltzain osoa 1964tik, eta EAEko lehen Ararteko izandakoa.

11

Gipuzkoako Foru Aldundia oker dabil

Joxe Aranzabal - Goiena.net eta eibar.org-ko 30 blogariren izenean
2005-05-27 : 10:05

Apirilaren hondarrean Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bat egin zuen El Diario Vasco egunkariarekin, blog lehiaketa bat antolatzeko. Ez zituen aintzat hartu ordura arte Gipuzkoan bertan blogintzan egindako ahalegin oparoak, eta DV-rekin ezkondu zen. Historia faltseatzera ere heldu da, gainera.

Julian Peña: "Mezua gorrotatzen dut"

Xabier Mendiguren Elizegi - Elkar/Egunen harian blogetik
2005-05-27 : 10:05

Augustin Zubikarai Ondarroako nobela laburren saria irabazi du Julian Peñak (Bilbo, 1964) Apologia deritzan obrarekin. Nihilista, ganberroa, umoretsua, kritikoa… modu askotara definitu daiteke eleberri hau. Anbiguotasun bera erakusten du egileak ere, zientzia-fikzioa maite duen latin-irakasleak, matxinadaren eta etsipenaren artean.

Software sozialera dedikatzen den estatuko lehen enpresa jaioa da Barakaldon

José A. del Moral - Alianzo
2005-05-27 : 10:05

Bi ekintzaile euskaldunek sare sozialen eta blogen sorkuntza eta kudeaketara Interneten dedikatzen den estatuko lehen enpresa jarri dute martxan Barakaldon, Cedemi eraikinan. Tresna hauek elkarlana, baita ezagutza sorrera eta transmisioa ere errazten dituzte urrutiko lantokietan dauden pertsonen artean; horregatik, software soziala izenaz ezagutzen dira.

Euskara planentzako dirulaguntzak EAEn

Sustraituz - Eusko Jaurlaritza
2005-05-26 : 11:05

EAEko entitate pribatuetan eta zuzenbide publikoko korporazioetan euskara-planak garatzeko edota koordinazio-jarduerak aurrera eramateko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2005eko maiatzaren 25eko Agindua ekainaren 3an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aginduaren izenburuan bertan irakur daitekeenez aurtengo deialdiak baditu zenbait berrikuntza.

Doako posta elektronikoek segurtasunean huts egiten dute eta oso zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzte

Iker Merchán - CONSUMER.es EROSKI
2005-05-26 : 10:05

CONSUMER.es EROSKI-ko ikerketa baten arabera, Yahoo! eta Gmail gainerakoek baino ahalmen askoz handiagoa eskaintzen dute, erdiek baino gehiagok birusak hartzen eta igortzen uzten dute, antispam kontrola asko hobe daiteke, erantsitako fitxategia duten mezuen %20 ez da helburura iristen eta bakar bat ere ez dago prestatuta minusbaliatuek erabiltzeko

Hamaika erakunde politiko eta sindikalek euskarak irakaskuntzan duen garrantzia azpimarratu dute

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-25 : 15:05

Kontseiluak proposatutako “Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa” sinatu zuten erakunde politikoek eta sindikalek euskarak irakaskuntzan duen garrantziari buruzko idatzi bat zabaldu nahi dute, Bilboko Bertendona ikastetxean itxialdian dauden bitarteko ikasleen jarreraz hausnarketa egin nahian.

Babes ezazu euskara ikasle bat-Gobernua Zeu Izan

Maider Sukunza
2005-05-25 : 13:05

IKA-k babesle kanpaina hau jarri zuen martxan duela hilabete batzuk. Nafarroako Gobernuak euskaltegi eta gau eskolei diru laguntzetan egindako murriztapenei aurre egitea du helburu, Nafarroako Gobernuak ikasleko kendu diena eskuratuz.

4

"Legebiltzarreko mahaikideek euskaldunak izan behar dute”

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-05-24 : 13:05

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Legebiltzarrreko mahaikideek euskaldunak izan behar dutela aldarrikatu du Parlamentuko lehendakaritza hautatzearen emaitza aztertu ondoren. “Mahaia osatzen dutenek euskara ez jakiteak hizkuntzaren erabilera oztopatzen du”, salatu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Googlek orri pertsonalizatua aurkeztu du

Sustatu
2005-05-24 : 10:05

Googlek bere lehen orria pertsonalizatu eta aldatzeko aukera eskaintzen du orain. Atari-itxura edo portalizazioaren kontrako paradigma, eredu hartara hurbildu da orain? Yahooren imitaziotzat jotzen dute batzuek jokaldia.

1

Arintasun editoriala eta berritasunak Sustatun

Sustatu - Sustatu
2005-05-23 : 13:05

Arintasun editoriala lortzeko asmoz berritasun ñimiño batzuk ditu Sustatuk joan den ostiraletik. Da! izeneko atala, esate baterako.

PHP programazio-lengoaia

Mari Karmen Menika - U.E.U.
2005-05-23 : 12:05

UEUko Informatika sailak PHP Progrmazio-Lengoaia ikastaroa antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian ekainaren 6tik 15era.

4

DBHO 2. mailan teknologia berriak eta euskara?

Maite - Ordiziako Jakintza Ikastola
2005-05-23 : 10:05

Fernando Morillok teknologia bidaide artikuluaren harira galdera bat bota du Jakintza ikastolako Maitek, eta interesgarria delakoan atera dugu Sustaturen portadara.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››