Teknologia albisteak

Bizkaia.Net berrituan RSS jarioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-09-01 : 12:09

Abuztua aprobetxatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia.net berritzeko. Letra txikitxoa ikusi diogu akaso, baina diseinua erakargarriagoa da, eta RSS jarioa jartzea, puntu ona benetan.

Ikus Bizkaia.net berritua.

Lehen begiratuan, letra txiki asko lehen orrian beharbada, baina agian gauza asko informatzeko eta tokia egin behar denerako. Hala bada, ondo dator sartu duren berrikuntza, Bizkaimedia informazio zerbitzuko oharrak, RSS bidez ere banatzen dira, feed batean. Ez dago ageri-agerian zeinu laranja ohikoa, baina orri-oin guztietan duzu RSS oharra, eta handik iritsiko zara euskarazko feed-era

Bestalde, webgunea teknologia propietarioarekin egina dago, ASP Microsoft etxearen softwarearekin.

Erantzun

Sartu