Thunderbird 1.0.6 atera berri da labetik eta honekin batera euskaratzeko itzulpen paketea aurkezten dizuegu. Orain arte itzalean beta bertsio bat izan dugu proban eta honakoa lan horren emaitza da.
Zer da ordea Thunderbird? Mozilla Thunderbird finean ePosta bezero bat da. Esan daiteke orain ezagutarazten ari den Firefox web nabigatzailearen anaia txikia dela. Thunderbirdekin zure ePosta kudeaketa inoiz baino ziurragoa, azkarragoa eta arinagoa izango da.
Bere ezaugarrien artean, esate baterako egokitzen diren Zabor Posta kontrolak, RSS irakurgailua, bilaketa arinak, ... ditugu. Eta nola ez, software librea eta euskaraz!
Thunderbird euskaraz erabili ahal izateko ...
Bertsio hau (1.0.6) ez da ofizial bezala sartu. Ez larritu baina, hurrengo bertsio egonkorrerako (1.5 zehazki) euskara hizkuntza ofiziala izango baita Mozilla Thunderbirden. Datorren bertsio horretan dagoeneko lanean ari gara Librezalen, bai Thunderbirdekin eta baita Firefoxekin ere.
Beste alde batetik, programa hauen laguntza fitxategiak itzultzeko ere laguntza beharko genuke. Gure lantaldean parte hartu al baduzu, benetan eskertuko genizuke.
Mozilla Euskaraz Posta Zerrendan harpidetu zaitez gurekin harremanetan jartzeko.
Edozein arazo baduzue, itzulpen akatsak ikusten badituzue, edo besterik gabe mezu bat utzi nahi badiguzue, pasa zaitezte Librezaleko forotik.
Erantzun
Sartu