Hego Amerikako hizkuntza indigenak eta informatika
Maputxeen albistea, Internet & Euskadi elkarteko blogetik jakin dugu, eta hemen dago kronika.
2003tik dator kontua, Txileko Gobernuarekin Microsoftek egindako hitzarmen batetik, besteak beste Maputxera Windows-en integratzea proposatzen zen. Ba, badirudi maputxeen ordezkari batzuk ez daudela guztiz ados.
Ketxueraren inguruko albistea Googletik dator. Interfazea hizkuntza horretan ikusteko, egin klik hemen. Ez dakigu, ordea, ketxueraz asko aurki ote daitekeen Googleren bidez. Inork pistarik balu, zein termino bilatuta orriak aurki daitezkeen ala ez, eskertuko genioke.
Aymara eta Guarani hizkuntzekin batera, ketxuera eta maputxera dira Hego Amerikan hiztun gehien dituzten hizkuntza indigenak. Hauek ez badute etorkizun elektronikorik, nekez izango du beste inork.
Erantzunak kargatzen...