Lurrun(ezko) trenak eta egur(rezko) estufak
2005-07-15 10:07
Orain dela gutxi irrati batean entzun nion bati Azpeitiko lurrunezko trena gora eta Azpeitiko lurrunezko trena behera. Harrituta geratu nintzen, halako astakeriarik gutxitan entzuten zaio-eta ustez hiztun on bati.
Lehendik ere banekien, bati edo besteri entzunda, ez dakit zein etxetan, egurrezko estufa erabiltzen dutela
Hori guztia jakinda, pentsatu dut zer irudituko ote zaien beste hizkuntza batzuetako hiztunei jakingo balute Euskal Herrian lurrunez egindako trenetan gabiltzala eta egurrez eginiko estufekin berotzen ditugula gure etxeak.
Martxa honetan laster entzungo dugu ur boteila barik urezko boteila.
Brunonekua
Erantzunak kargatzen...