Internet bidezko heraldika eta genealogia ikastaro praktikoa
2005-07-18 13:07
Gero eta jakinmin handiagoa dugu gure sendiaren historia ezagutzeko, gure deituren jatorriaren berri izateko, irudikatzen dituzten armarriak zein diren jakin eta diseinua egiten ikasteko, e.a.
Ikastaro praktiko honen helburua leinu eta toki baten azterketa genealogiko eta heraldikoa egiteko gaitzea da. Ikerketa hori zuhaitz genealogiko eta horri dagokion armarriaren diseinuaren bidez egingo du ikasleak.
Ikastaroaren programa bi ataletan bereizten da:
- Atal teorikoa, non Heraldika eta Genealogiari buruzko oinarri teorikoak lau modulo zabaletan emango dira.
- Alde praktikoa, non ikasle bakoitzak berak hautatutako leinu baten Genalogia Ikerketa egingo duen.
Informazioa ikastaroaren web orrian aurkituko duzu:
http://www.asmoz.org/HERALDICA
Azalpen zabalagoa behar izanez gero, ikastaroko idazkaritzarekin jar zintezke harremanetan.
Itziar Goienetxea
Heraldika eta Genealogia Ikastaroko Idazkaria
Tel. 943 21 23 69
E-mail: HERALDICA@asmoz.org
Erantzunak kargatzen...