
Uztailaren 15, 16 eta 17an poesia-egunak Ean. Poesiaren prestigioa sozializatzea da gure asmoa. Poesia ulertezina dela diote askok baina guk ez dugu hori uste.
Santurtziko turismorako udal sailak ez ei du espero bisitari askorik gaineko euskal herrietatik. Bestela, ezin daiteke ulertu bere web orrian paratutako testu txapuzeroa, akats ortografiko, semantikoz eta sintaktikoz josita. Irakurtzean barreari eman nahiago izan dut, eta negarra geroko utzi.
David Bravoren Copia este libro liburua irudien atalean genuen komentagai duela gutxi, bere azal bitxiagatik. Edukia ere aipagarria da gainera, eta egilea, etzi (hilak 15), Bartzelonan irekiko diren Copyfight jardunaldi interesgarrietan izango delako aitzakiaren, pasarte batzuk euskaraturik dakarzkigu.
Oionen (Araba) 84 urteko nekazari ohi bati etxeko leihoak itxi, estali, tapiatu dizkio herri honetako aberatsenak etxebizitzak eraiki, saldu eta aberatsago izateko. Zentimetrorik ere ez du utzi jubilatuaren leiho eta etxe berriaren horma artean.
Bilbon uztailaren 15ean, 16an eta 17an izango den World Series by Renault lasterketaren barruan, Deustuko Unibertsitateak 8.000 CDz egindako begitarte edo smiley handi bat jarri nahi du Unibertsitateko Campusean.
Joan den asteburuan Donostian eman dute "Las mujeres de verdad tienen curvas", Ados konpainiak taularatutako antzezlana. Produkzioak baditu urte batzuk dagoeneko, eta udako teatro-aldia dela-eta ekarri dute berriz Antzoki Zaharrera. Hortaz, ez gara gehiegi luzatuko obra bera komentatzen, eta aitzakiatzat hartuko dugu euskal kulturaren balizko esportazioaren inguruko gogoeta pare bat egiteko.
Orain bi hilabete zendu zen Pedro Aurtenetxe, Basauriko euskara "originala"ren hiztunetan azkenetarikoa. Basauriko euskara koman dago, ez da lekuko askorik geratzen eta geratzen direnak herritik apartaturik bizi dira, Atxikorre, Luzarre edo Finagako aldatzetan. Katea apurtzear dago.
Hispafuentes enpresa madriltarrak Ubuntun oinarritutako GNU/Linux banaketa egingo du Euskal Herriko Unibertsitate publikorako. Banaketa EHUX deituko da.
Duela 10 egun Googlek bere mapa aplikazioaren APIa ireki zuenetik, asmakizunak perretxikoak bezala ari dira sortzen munduan. Hor doa geurea, Sanferminetako entzierroaren ibilbidea, satelitetik ikusia. Ea eguneroko zauritu partearekin osatzen dugun jaiek dirauten bitartean.
Gaur osteguna hilak 7 izango da, iluntzeko 20.00etan, Donostian antolatzen den bigarren koktela. Tokia Ezeiza Hotelaren terrazan, Donostiako Ondarreta hondartzaren ondoan. Informazioaren arkitektura eta web erabilgarritasuna lanabes edo afizio duten profesional eta zaletuentzako topaketa xume bat.
Teketen blogak orain I-rratsaio (Interneteko Irratsaio) edo Podcast bat martxan jarriko du.
Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketaren finala uztailaren 16an ospatuko da, Getxon. Egun horretarako, lehiaketa bera eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak.
2012ko olinpiada ez da Euskal Herritik sei ordura jokatuko. Londres 2012 izan da hautagaitza irabazlea. Hautagaitzaren webgunea jausita dago, portzierto. Gaurko bozketaren kontakizun interesgarri bat, Escolar.net-en
Euskadin Software Librearekin lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak, Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren aurrean kaleratutako komunitatua
Urola Kostako HITZAn, azaletik bada ere, zarauztarrek sortutako zenbait blog izan dituzte hizpide, blogak gero eta gehiago direla, eta zarauztarrak horretan ere ari direla nabarmenduz.
Espezialitate-hizkerak eta terminologia aztergaiari buruzko II. Jardunaldiak izango dira abenduan EHUko Leioako campusean, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak antolatuta. Komunikazioak aurkezteko epea irekita dago.
Kultura eta dirua... Guggenheimeko kalapita aspaldi dago isilik geurean, baina merezi du agian Chrysler Museoko zuzendari WJ Hennesseyk egindako hausnarketari erreparatzea.
Bost hiri dira 2012ko Joko Olinpikoak ostatatzeko hautagaitza dutenak, eta bihar erabakiko da nork eroango duen saria Singapurren, aristokrata mordo baten artean erabakita. Hautagaitza bakoitzaren webguneak konparatu ditu BBCk artikulu honetan, eta onena Pariskoa omen da.
Honela aurkezten du bere burua, Bit&Mina enpresaren domeinuan kokatutako blog honek: Euskal Diseinugileen weblog-a.
Deep Impact zundak eman dio Tempel 1 kometari. Hau da NASAk zabaldu duen lehen irudia, beren jarraipen-zentruan jasotako irudiari ateratako argazkia, hain zuzen ere.