Teknologia albisteak
1

Tagzania, mapak egiteko tresna globala

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - CodeSyntax
2005-07-21 : 12:07

Sustatu.com-en azpiegitura daraman enpresak, CodeSyntax-ek, bere bost urteko ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta anbiziosoena jarri zuen sarean herenegun gauez: Tagzania.

Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz ulertuko dutela espero dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien kokapenak gorde eta etiketatu.

Norberak mapak egin eta gordetzeko tresna bat da, oinarrian Google Maps dagoelarik irudiak ematen. Baina datuak, datuak ez dira Googlerenak, erabiltzaileek ematen dituztenak baizik.

Horra, zer kargatu duten askoren artean madrid terminoarekin:

http://www.tagzania.com/tag/madrid

Edo Alemaniako lagun batek herrialde hartako instalazio nuklearrak nola mapeatu dituen:

http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany

Klikatzen baduzue, esango duzue... hor ez dago maparik! Bueno, klik bat harantzago map ikusmiran aurkituko duzue. Orri azpietan RSS zeinu laranja ere bai, gehikuntza guztiak, erabiltzaile eta etiketa guztien arabera sindikatzen baitira XML jario gisa.

Oraingoz, ingelesez bakarrik. Baina laster euskaraz ere izango dela espero dugu.

Ideia ona da Tagzania, uste dugunez. Erreakzio positiboak ari gara jasotzen blogosferan. Inork ez du munduan egin guk baino lehenago. Baina horrek ez du esan nahi inork pentsatu ez duenik. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, hemen baino teknologia, sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.

Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, azkarrenak izan, marketing birala (ahoz ahokoa). Zuek zarete bidea.

Erantzunak

3ARRANO
2005-07-21 : 13:53

Bikaina!!! Ea noiz jartzen duzuen euskaraz! Okerrena, Google Maps-ek oso gune gutxi dituela guztiz "eskaneatuta"...

Erantzun

Sartu