Harresihautsi ekimena Hondarribian: Musika eta eskultura
2005-07-21 09:07
Musikari eta eskultore euskaldun, italiar eta greziarrak elkartuko dira ostiral honetan "Harresihautsi" deituriko kontzertu berezia gauzatzeko, Jaizkibel mendian. Juanjo Aranguren artistaren "Atalaya de Sancho III el Mayor" eskulturaren inguruko lurretan izango da, Hondarribiako farotik hurbil. Esperimentazioan eta inprobisazio librean oinarritutako kontzertu berezia izango da, ezohikoa.
19:00etan hasi eta gutxi gora behera 23:00ak arte(edo aspertu arte) egongo dira bertan.
Kanpoaldean denez, euria egiteko arriskua dago, eta hala suertatuz gero, larunbatera atzeratuko litzateke, ordu berean.
Gonbitea egina dago nahi duen ororentzat, eta esan beharrik ez dago dohainik izango dela(Badaezpada jarri dut, hala ere...)
Hauek dira musikari partehartzaileak:
-Alex Mendizabal (Erroma)
-Marcelo Liberato(Erroma)
-Iban Urizar(Elgoibar)
-Iñigo telletxea(Bera)
-Edorta Izarzuzaga(Bermeo)
-Xabier Erkizia(Bera)
-Ilios(Athenas)
-Oier Iruretagoiena "Tüsüri"(Errenteria-Orereta)
-...
Nola iritsi: Hondarribian gaudela, Higuer-eko farorantz hartuko dugu, faroa dioten kartelak jarraituz(dezente daude). Farora iritsi baino lehentxeago, hormigoizko bide dago errepidearen ezkerretara(inolako seinalizaziorik gabe). Bertan sartu eta berehala iritsiko gara Juanjo Arangurenen "Romper el muro" eskulturara.
Informazio osagarria eta irudiak, hemen: http://tusuri.blog.com/264839/
Erantzunak kargatzen...