Teknologia albisteak

UEUk sustatutako graduondokoetan izena emateko epea zabalik!

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2005-09-02 : 09:09

UEUk 2001ean titulazio ofizialen ibilbidea hasi zuenetik bere eskaintza sendotuz eta zabalduz joan da. Aurten Master bat, Espezialista titulu bat eta bi Doktorego programa izango dira UEUk hirugarren zikloan egingo duen eskaintza, guztiak ere EHUk balioztatuta. Hizkuntza-Teknologietan trebatu edo Euskal Herriaren etorkizunaz jabetzea izango ditugu aurtengo irakasgaiak.

UEUk euskal gizarteak planteatzen dituen behar eta kezkei erantzuteko asmoz, goi mailako profesional euskaldunak formatzeko ahaleginean dihardu. UEUren izaera bateratzailea dela eta, graduondokoak adituen bilgune dira (urtero, 150 irakasle inguru parte hartzen dute UEUk sustatutako graduondokoetan), goi mailako euskarazko irakaskuntzarako baldintza ezin hobeak bermatuz.

2005-2006 ikasturteari dagokionez, EHUk balioztatutako Berezko Titulu bi antolatu eta EHUren Doktorego programa bi sustatu ditu.

Berezko tituluak:

· HIZTEK (Hizkuntza-Teknologiak) espezialista (5gn edizioa) eta masterra (4gn edizioa)

Doktorego Programak:

· Euskal Herria XXI: Euskaldunak marko politiko, kultural eta linguistiko berriei begira (5. edizioa)

· Hizkuntzaren azterketa eta prozesamendua (2. edizioa)

Izen-emate epea Irailaren 16ra arte zabalik!!

Informazio gehiago UEUren web orrian, 943 82 14 26 telefonoan edo helbide honetan

Erantzun

Sartu