Herri kazetaritza baino gehiago herritarren oihua. Blogosferan edo wikipedian, informazio zuzenena, hiria urpean geratu ostean erreakzionatzen jakin ez duten agintarien aurrean.
Adibide batzuk:
- The Interdictor. New Orleansen dagoen datu zentru bateko langilea blogeatzen, eraikina zaindu eta hango ordenagailuak martxan mantentzen dihardu. Gaurko, idazteaz gain, badu lana, hainbat galoi diesel igo behar ditu bere eraikineko sototik, 9. pisuan daukaten jeneradorera, eskilaretatik jakina.
- Convention Centerra. Superdome erakutsi digute irudietan, baina beste zentro horretan kaosa larriagoa da. Kontakizun ikaragarri bat bertatik Interdictorrenean. Zentroan gertatzen dena jarraitzeko, bilaketa bat Technoratin. Kokapena Tagzanian.
- Mapak. New Orleans eta inguruetako puntu bakoitzeko laguntza eskaerak, egoera zehatza, mapa batean. Egin zoom hurbiltzeko New Orleans zentro aldera.
Wikipediako lotura bikaina ahaztu zaigu. Hemen dago