Teknologia albisteak

Euskal WordPress zaleen txokoa abian

Erabiltzailearen aurpegia
Txopi - WordPress-Eu
2005-09-05 : 09:09

WordPress-Eu euskal WordPress zaleen txokoa da. Eduki Kudeaketa Sistema (CMS) hau gero eta ezagunagoa da, eta euskaldunon artean ere gero eta erabiliagoa. Software librea izateaz gain (GPL, PHP, MySQL), programa honek prestakuntza paregabeak eskaintzen ditu (euskaratuta, theme-ak, plugin-ak, RSS feedak, spam-arekiko babesa, blogroll-ak, aipuak, e-posta bidalketak) eta horregatik agian euskal erabiltzaile gero eta gehiago ditu. Librezale taldearen proiektu honen helburua WordPress zaleei beraien ezagutzak non trukatu ematea da, eta erabiltzaile berrientzako laguntza eskuratzeko erreferentzia lekua izatea.

Euskal WordPress zaleen txokoa abuztuan hasi zen ezagutara ematen eta dagoeneko kide multzo bat lortu badu ere interesa duen edonori irekita dago. Guztiz irekita! :-)

Webgunea bera WordPress erabiliz sortuta dago eta bere helburua Eduki Kudeaketa Sistema hau erabiltzen dugun eta erabili nahi dugun euskaldunon artean hitzegiteko eta elkar laguntzeko txoko bat eskaintzea da. Oraindik eduki askorik ez badago ere, Worpress euskaraz nola instalatu azaltzen duen dokumentu bat badago eta baita Almost Spring theme-a euskaz jartzeko jarraibideak ere. Gutxi-gutxika webloga informazioz ornitzen joango gara, ondoko atalak edo gaiak aurreikusi ditugularik:

  • Laguntza testuak: wordpress-ekin lan egiterakoan, erabiltzaileok ohiko zalantzak izaten ditugu. Beti azalpen berdinak (edo antzekoak) ez emateko, Laguntza testuak idaztea orokorrak idaztea da honena. Horrela, wordpress instalatzeko, wordpress eleanitza bihurtzeko, theme bat instalatzeko, eta abar erreferentzia leku bat dugu.
  • Galderak eta erantzunak: wordpress zaleoi sortzen zaizkigun zalantzak, errakuntzak, arazoak eta abarrak jartzeko lekua, besteok argitzen saiatuko garenak.
  • Itzulpenak: wordpress bera edo existitzen diren plugin eta themeak euskaratzeari buruz hitzegiteko. Baita dagoeneko euskaratuta dagoenaren gainean zuzenketak eta hobekuntzak proposatzeko.
  • Albisteak: wordpress-en inguruan jasotako albisteak, plugin theme eta estilo berriak, tresnak eta abar.
  • Segurtasuna: segurtasun arazoei buruzko albisteak, gutxi badira ere garrantzitsuak bait dira eta atal berezia merezi dute. Spam-a kontrolatzeko bidalketak ere hemen jarri genitzake.
  • Wordpress-eu: weblog hau erabiltzen duen komunitateari buruzko bidalketak, weblogari berari buruzko proposamenak, ideiak eta abar.
Programa honek gure artean zaletu gehiago izan ala, komunitatea handitzea espero dugu eta bertan botatako galderak eta emandako erantzunak denontzako erabilgarriak izatea espero dugu. Interesa duzuen guztion laguntza eskatzen dugu horrela izan dadin. Laster arte!

Erantzun

Sartu