Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

2

Euskaltel-Amena: Iruzur eta adar-jotzea SMS bidez

Gari Araolaza
2005-07-01 : 09:07

Euskalherrian SMS bidezko amodiozko gutunak egin izan dira, baina gaur arte ez nekien iruzurra egin zitekeenik. Beste afektatu gehiago dauden jakin nahi nuke, eta horregatik mezu hau.

Behatokiak Iparraldeko hizkuntza-eskubideen egoera salatu du

Itxaso Ferreras - Kontseilua
2005-07-01 : 09:07

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko txostenaren aurkezpen berezitua egin du Lapurdiko hiriburuan Iparraldeko egoera salatzeko xedearekin. Paul Bilbao, Behatokiko Zuzendariaz gainera, Maixan Merkapide, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehendakariordeak ere parte hartu du.

Euskalinfo webgunea itxita, Bristol Indymediarekin batera

Sustatu
2005-06-30 : 17:06

Erresuma Batuko poliziak Bristolgo Indymediako zerbitzariak itxi dute, G8 Bileraren aurreko albiste bat dela-eta. Makina berean zegoen Ingalaterratik ingelesez informatzen zuen Euskalinfo zerbitzua www.euskalinfo.org.uk webgunea, eta hori ere itxita geratu da halabeharrez.

4

Argiaren edukiak RSS bidez irakur daitezke

ARGIA
2005-06-30 : 14:06

Aurrerantzean ARGIA astekariko eta euskal Kulturaren Hari@ buletineko edukiak RSS bidez ere lortzerik izango da. Astekariko edukiak sarean jarri orduko, irakurleak horien titularrak eta sarrerak jasotzeko aukera izango du, baita egunero Euskal Kulturaren Hari@ buletinean bidaltzen diren albisteen titularrak jasotzeko ere, www.argia.com gunera sartu beharrik gabe.

Musikazblai: euskal musikaren hitzak

Sustatu
2005-06-30 : 09:06

Musikazblai gunean, euskal taldeen kantuen hitzak elkartzen dira. Eskaeren eta aportazioen bidez hornitzen da, itzulpenak eskatu eta eskaintzeko aukerarekin, adibidez.

Jaizkibel Bizirik! Superportuaren aurkako mendi martxa

Jaizkibel Bizirik
2005-06-29 : 11:06

Jaizkibel Bizirik taldeak uztailaren 3rako mendi martxa antolatu du Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko.

1

Google Earth, satelite-irudiak zure esku

Sustatu
2005-06-29 : 10:06

Aste honetan izan da Googleren azken produktuaren aurkezpen ofiziala: Earth Google. Satelitez ateratako irudiak zure ordenagailuan izateko aukera ematen dizu.

1

EIKEN aurkeztuko da bihar, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

Sustatu
2005-06-28 : 13:06

Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, EIKEN, bihar (asteazkena, ekainak 29) aurkeztuko da Zamudioko Teknologia Parkean. Klusterraren lehen eraketa iazko azaroan egin zen 42 enpresekin, baina dagoeneko, aurkezpen ofizial honetarako, 45 enpresa dira.

Espainiako Estatuko Erregistro Zibilean euskara ofizialdu dute

Zelai - Tiraka
2005-06-28 : 08:06

Espainiako lege aldaketa baten ondorioz, Erregistro Zibilean euskaraz idatzirik dauden idazkiak euskaraz inskribatuko dira hemendik aurrera, eta elebitan egonez gero, aurkezleak eskatzen duen hizkuntzatan egingo da inskripzioa.

Teknikarien lan-poltsa osatzeko deia

CodeSyntax - CodeSyntax
2005-06-27 : 12:06

Internet eta ikerketa alorretako etorkizuneko premiei erantzuteko, Interneteko soluzioak eskaintzen dituen CodeSyntax enpresak lan-poltsa osatu nahi du.

6

IVAPek errealitatearen zentzua galdu du

Xabier Andonegi
2005-06-27 : 12:06

Azken deialditik aurrera, IVAPeko 4. Hizkuntza Eskakizuna egiteko aukera izateko, beharrezkoa da atariko proba bat gainditzea; alegia, EGAn bezala, orain azterketa hori egin nahi duenak lehenago atariko froga hori gainditu beharra dauka. 30 galdera dira eta 20rekin gainditzen da.

1

Kopyleft jardunaldietan entzundakoak

Mikel Iturria - Arteleku
2005-06-27 : 10:06

Asteburuan izan dira Artelekun Kopyleft jardunaldiak. Hiru egunez adituz (eta ez adituz) osatutako taldea bildu da jabetza intelektuala, musika, kultura, internet eta teknologia berrien hedapenari buruz hitz egiteko.

LAUAXETA!!

Ana I. Morales
2005-06-24 : 15:06

"Erri zintzo onenak zaindu dagiala il gintzanen atsa, il gintzanen ala" eskatu zuen Lauaxetak bere azken poemetako batean, eta Mungiako herriak jator bete du haren nahia. Ekainak 26, domeka, Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 7:30etan "Lauaxeta: herri antzerki(j)a" taularatuko dute 150 bat mungiarrek, antzerki musikal zinez ikusgarria.

1

Euskal gaien datubasea, Renoko Unibertsitatearen bidez sarean

Sustatu
2005-06-24 : 10:06

Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen adarrak, Basque Studies zentroak, euskal gaien inguruko bere datubasea jarri du sarean. Jon Bilbao zenaren Eusko Bibliographia lanaren jarraipena, 1994tik aurrera, Interneten kontsultagai. Ingelesezko gaztelaniazko eta euskarazko interfazearekin.

Jimbo Wales Wikipediaren sortzailea Donostian

Kopyleft Jardunaldiak - Donostia
2005-06-23 : 14:06

Jimmy Jimbo Wales Wikipedia doaneko entziklopediaren fundatzaileak copyleftari buruz hitz egingo du Donostian, ekainaren 24an, ostiralarekin, Kopyleft jardunaldien irekieran.

3

Euskal Blogen Eraztuna sortu da [EBE]

Gorka Julio - http://teketen.blogspot.com
2005-06-23 : 13:06

Euskal Blogen Eraztuna sortu berri dugu, Euskal Blogarien komunitatea txikia izanik, bertako kideak elkar topatzeko eta etorri berriak komunitate osoarekin kontaktuan jartzeko erreztasuna eman nahian.

Hugo Schuchardt hizkuntzalari eta euskalariaren lanak online

Ricardo Gómez - Filoblogia
2005-06-23 : 08:06

Grazeko Unibertsitateko Arte eta Giza Zientzien Fakultateak eskura jarri du hizkuntzalari ororentzat ikaragarrizko interesa duen webgune bat: Hugo Schuchardt Archiv.

1

Ihintza Arrrieta, Gure Irratiako kazetaria atxilotua

Euskal Irratiak Federazioko Langileak - Euskal Irraitak
2005-06-22 : 18:06

Euskal Irratiak federazioko langileek (Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza, Antxeta Irratia) gure elkartasun osoa eta gure goxotasuna adierazi nahi diogu gure lankide den Ihintza Arrietari, goiz huntan Basusarriko bere etxean atxilotua izan baita.

Tourrean blogari akreditatua bihurtu!

Sustatu
2005-06-22 : 10:06

Subaru auto etxeak Race to the Tour promozioa jarri du martxan. Idatz ezazu blog bat txirrindularitzaz, eta tourrean akreditazioarekin blogari postua emango dizute (lasterketatik lan egitea, beraz, saria izango da).

1

Software librea eta enpresa, ikuspegi praktikotik

Eneko Astigarraga - CodeSyntax
2005-06-22 : 09:06

Software librea eta enpresa gaiari buruz jardun nuen atzo Miramongo parkean, Merkataritza Ganberak antolaturiko jardunaldian (Azaleratzen ari diren teknologiak). Ikuspegi teknikoa baino gehiago, enpresentzat edo enpresa kudeatzaileentzat ikuspegi praktikoa eta estrategikoa eskaini nahi izan nuen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››