"Argia-ren irakurle batek euskaratua"
Hona hemen EIZIEk argitaratutako Itzultzaile Aitzindariak bildumako hirugarren alea, lehen aldiz 1935ean "Argiaren egutegian" itzultzaile ezezagun baten eskutik kaleratu zena.
Bildumako beste bietan bezala, Inazio Mujika Iraola izan da edizio honen prestatzailea. Berak egindako sarrerak garai hartako girora eramaten gaitu eta, "thriller" txiki baten modura, ezagutzen ez dugun itzultzaile hura nolakoa ote zen, eta liburu hau zergatik eta zerk eraginda itzuli ote zuen imajinatzera bultzatzen. Beste gauzen artean, bilduma honetan ere "aitzineko" izan zuen itzultzailearen, Ander Arzelus Luzearren, arrastoa-edo sumatzen omen da...
Garailea
The Go-Getter izenburupean argitaratu zen 1921ean. San Frantziskon jaiotako Peter B. Kyne western eleberri eta gidoi egilea izan zen nagusiki, eta badira bere liburuetan oinarritutako hainbat film ere. Bere garaian best-seller izan ondoren, urtetan ahaztuxea izan da orain urte pare bat esku artean dugun The go-getter hau berrargitaratu den arte.
Bitxia gertatzen da lan hau enpresa eta marketing mundura zuzendutako bilduma baten barruan kaleratu izana eta number one edo garailea nola izan erakusteko asmoz argitaratua izatea. Dena den, ez da ahaztu behar, edizio honen prestatzaileak dioenez, itzulpen honek handiustekeria guztien kontrako txertoa izan nahi duela eta itzultzaile gazte bat, ezezaguna, orain hirurogeita hamar urte, era honetako gauzarik egiten ez zen garaian, kontakizun atsegin bat hautatu eta eskaini nahi izan ziela orduko euskaldunei ospatzeko eta haren omenez eskaintzen digula gaur EIZIEk.
Erantzun
Sartu