Sustatu logoa Teknologia albisteak

Firefox: 100 milioi azeri sarean

Sustatu - Sustatu
2005-10-24 10:10

Orain dela 6 hilabete 50 milioi deskargak ospatu zituzten. Oraingoan, Spreadfirefox webgunean jakinarazi dutenez eta Klik Bikoitza blogean iragarri denez: urte betean Firefox nabigatzaileak 100 milioi deskargara heldu dira! Euskarazko bertsioa sarean dugu gure eskura.

Mozilla-europe webgunean esaten da: Mozilla Firefox 1.0.7 datorren belaunaldiko nabigatzailea da. Firefox beste edozein nabigatzaile baino arinago, ziurrago eta eraginkorrago nabigatzeko ahalmena ematen dizu.

Firefox-ek dagoeneko 100 miloi deskarga baino gehiago izan ditu, eta Librezalen azpimarratzen den bezala, instalatzerakoan zure nabigatzaile zaharreko ezarpenak automatikoki inportatzen dizkizu arazorik gabe.

Hemen aurkituko dituzu euskarazko bertsioak edo bestela, beste hizkuntzekin batera, www.mozilla.org/products/firefox/all-en aurkituko dituzu euskarazko bertsio guztiak:

  • Linux Firefox 1.0.7 Linux-erako
  • Mac OS X Firefox 1.0.7 Mac OS X-erako
  • Windows Firefox 1.0.7 Windows-erako

Eta 100 miloi deskargaren ospazikun-argazkiak hemen aurkituko dituzu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu