Ordiziako Jakintza ikastolan etengabe ari dira teknologia berrien mundun murgiltzen. Oraingoan, 17 urteko gazteak blogari bihurtu dituzte. Xakea, umorea, moda, jaiak, futbola... Hainbat lan jorratuko dituzte blogari gazteek euren bitakoretan.
Pasa den ikasturtearen amaieran izan genuen azken IKTeroen bileran garbi ikusi genuen IKTeroak weblogarekin hasitako bideari jarraitu behar geniola eta irakasle batzuk konpromisoa hartu genuen blogak gure irakasgaiak jorratzeko tresna gisa erabiltzeko. Horrela jaio ziren Euskaljakintza, Jakinstein, JakinminDBH eta JakinminLH. Proiektu horietako bakoitzak ezaugarri bereziak izanik badute denek helburu komun bat: poliki-poliki ikasleak ohitu daitezen teknologia berriak erabiltzen irakaskuntza tresna bezala.
Ekainean egindako azken bilera hartan buruan bueltaka ere beste ideia bat bagenuen: eskainitako baliabideen erabiltzaile soilak izan ezik, posible ote zen ikasleek eurek ere baliabide propioen sortzaileak izatea?. Nahiz eta orain arte ikasleekin multimedia baliabideen ekoizpena gauzatu, gure asmoa haratago joatea zen: gure helburua ikaslea bera webgunea sortu, berak erabakiko duen motako edukiak argitaratu (forma eta tonu egokia erabiliz) eta bere kabuz sortutako multimedia material guztia txertatzeko ardura edukitzea izan zen.
Egoera honetan, aurtengo ikasturtean, duela urte batzuk sortu genuen irakasgai bat ematea tokatu zait. "Sor itzazu baliabideak paperik erabili gabe" lelopean DBHO 1eko ikasleek, teknologia berriak soilik erabiliz, multimedia materiala ekoizteko eginkizuna jasotzen dute. Aurreko ikasturteetan ikasleek CD multimediak sortu dituzte, aurkezpen multimediak ekoiztu dituzte ikasle nahiz gurasoentzat...
Aurten, aurreko paragrafoan aipatutako ideiari irtenbide bat eman nahien, blog bat sortzeko eskatu zaie ikasleei. Aurreko ikasturteetan landuko gaiak irakasleak proposatzen bazituen, aurtengoan ikasleek aukeratu duten gaia librea izan da; azken finean, ikasturte osoan gai baten inguruko informazioa bildu eta argitaratu behar badute zer esanik ez dago gustukoa den zerbaiten inguruan lan egin beharko dutela.
Ikasturte hasiera pasa dugu bloga euskaratzen, diseinuari ikutu pertsonala ematen eta edukiez hornitzen. Nahiz eta oraindik bitakora guztiak erabat "finduta" ez egon, blog guztien aurkezpena egiteko garaia heldu dela iruditzen zait.
Hona hemen Jakintza ikastolako blogari berriek diseinaturiko blog sorta:
Jakintzako irakasleen aldetik, eta bereziki IKTeroon aldetik, animo eta zorte on hasi duzuen proiektu hauekin.
IKTeroak blogetik hartutako albistea, Creative Commons lizentziapean banatua.
Mila esker Sustatukide eta Sustatuzale guztioi; lehenengoei gure albistearen aipamena egiteagatik eta bigarrengoei IKTeroen bloga eta gure ikasleen blogak bisitatzeagatik.
Honezkero nire ikasleek Bloglines-en irakurrita izango dituzte, bai hemen baita Teketen-en publikatu dituzuen artikuluak eta ziur nago hemendik aurrera izango duten lana beste seriotasun batekin hartuko dutela. Blogari serio izateko oraindik badute zeregina: diseinua zaindu, hizkuntza txukun erabili (ortografia batez ere)...
Baina zuen aipamenek eta estatistiken jarraipenak (batzuk zur eta lur geratu dira nolako bisita igoera izan duten konturatu direnean) seguru lanari beste gogo batez heltzeko indarra emango dietela.
Horixe da ba egun hauetan atera dudan lehenengo ondorioetako bat: teknologia berrietan ikasle iaioagoak espero nituen baina Messenger, Hotmail eta Word-ez aparte gauza gutxi. Blog, Skype, Gmail, Bloglines... hitz arrotzak beraientzat. Hori bai, sekulako gaitasuna agertu dute aplikazio hauek maneiatzerakoan. Hori ezin zaie ukatu!.
Dagoeneko etorkizuneko belaunaldiak prestatzen ari gara gure ikastolan: LHko 5. eta 6. ikasleek ere badute beraien bloga.
IKTeroon datorren bileran proiektu guzti hauen inguruko hausnarketa egitea tokatzen zaigu. Gure balorapena laister izango duzue IKTeroetan.
Oso berri interesgarria.
Orpotik segiko diet; izan ere guk ere Bilboko La Salle eta DBKko ikasleriarentzat bloga ari gara erabiltzen.
Ikasbitakora du izena (http://mintxo.blogsome.com) eta natur zientzia ikasgaira begira dago zuzenduta.
Suerte on!