Kultur Sorkuntza: nora eta nola?
2005-10-25 11:10
Euskal Herria 2005-2025 Argia Topaketen barnean antolatu den azken mahaingurua, gaur arratsaldean egingo da Iruñeko San Zernin Aretoan. Jose Ignazio Ansorenak, Aingeru Epaltzak, Tere Irastortzak eta Xabier Mendiguren Elizegik hartuko dute parte. Aurreko mahainguruetan bezala, laurek prestatu dituzten ponentziak Argiaren webgunean daude.
Argiak proposatzen zuen galderaren aurrean "Euskal Herria 2005-2025, Kultur Sorkuntza: nora eta nola?" , hauek dira parte hartzaileek prestatu dituzten ponentziak:
- J. Ignazio Ansorena , musikaria eta pailazoa: Una canción que es muy bonita y me sale muy bien
- Aingeru Epaltza , idazlea: Nik ez dut amets handirik
- Tere Irastortza idazlea eta Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria: Euskal idazle bat, ezagutzaren gizartean
- Xabier Mendiguren Elizegi : Ezer ez dakit baina (datorkeen euskal kulturaz)
Mahaingurua arratsaldeko 19:00etan izango da.
Erantzunak kargatzen...