Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako sariketa, jarri du martxan Elhuyar Fundazioak
2005-10-19 11:10
Azaroan egingo den Zientziaren Astea aitzakia hartuta Elhuyar Fundazioak 'Teknoskopioa, ikertzaile gazteentzako sariketa' antolatu du. Ingurune adimendunaren gaia du ardatz. Talde irabazleko kideek iPod bana jasoko dute. Sariketaren babesleak Fagor eta Vicomtech dira.
Parte hartu nahi dutenek aurkezpen bat prestatu behar dute. Hori egiteko informazioa, arauak eta adibideak honako helbide honetan egongo dira: www.zientzia.net/teknoskopioa.
Irabazleek iPod bana jasoko dute (mp3 irakurgailu bana). Gainera, irabazleak eta beraien gela guztia Vicomtech zentru teknologikoa bisitatzeko aukera izango dute.
Lanak euskaraz aurkeztu beharko dira, urriaren 27a baino lehen. Sariketa honen babesleak Fagor eta Vicomtech dira.
Erantzunak kargatzen...