Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak izenburupean, Durangoko Landako Elkartegian programa horiek aztertuko dituzte, azaroaren 10ean. Izen-emateko epea, berriz, azaroaren 3an amaituko da.
Euskararen erabileran eragin, euskaldun berriak euskaraz egiteko gune nahiz lagunak bilatu, eta euskaldunon sarea handitu zein ehuntzeko mintzapraktika egitasmoak aztertzea dute helburu jardunaldiok. Zenbait izen izan arren, helburu eta metodologia bertsuak dituztenez, egitasmo guzti horien ordezkari eta parte-hartzaileak elkartuko dira Durangon.
Matrikulak 55 euro balio du. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko, AEK-ko nahiz IKAko kideentzako prezioa 50 eurokoa da. Bazkaria Durangoko Plateruenean Kafe Antzokian izango da eta 13 euro balio du. Informazio gehiago, Topagunearen web orrian. Izena emateko eta gainerako argibideetarako, 94.475.16.18 telefonora eta bizkaia@topagunea.com helbidera jo dezakezue.
09:00 Material banaketa
09:30 Irekiera ekitaldia
10:00 "Euskaldun berria: Hiztuna eta euskal komunitatea"
Iñaki Arruti, Lasarte-Oriako udal euskara teknikaria.
10:45 Atsedenaldia
11:15 Euskaldun berrien erabilera programak esku-liburuaren aurkezpena
Oskar Zapata, Topaguneko Mintzapraktika Saileko arduraduna.
11:30 "Mintzalaguna: Donostiako egitasmoaren hastapenak eta bilakaera"
Aitziber Gurutzeaga, Donostiako Bagera Euskara Elkarteko teknikaria.
11:45 "Mintzalaguna programan sakontzen"
12:45 "Mintzapraktikarako programak beharrezkoak al dira euskalduntze prozesua arrakastaz bukatu ahal izateko?" (Mahai-ingurua)
Moderatzailea: Sagrario Aleman, IKAko irakaslea.
13:30 Eztabaida irekia
14:00 Bazkaria: Plateruena Kafe Antzokian
15:30 "Erabilera programen bestelako aplikazioak"
16:45 "Voluntaris per la Llengua: Hizkuntza bikoteak, hizkuntza bat ikastea baino askoz gehiago"
Dolors Solà i Noguera, Centre de Normalització Lingüística d´Osonako zuzendaria.
17:30 Galdera txanda
18:00 Amaiera ekitaldia
Artikuluan agertzen den matrikularen zenbatekoa ez da zuzena, ondorengoa da zuzena:
Topagunea, AEK eta IKAko kideek: 30 .
Gainerako parte-hartzaileek: 35
Bazkaria: 13