Teknologia albisteak
1

Irisgarritasuna ESI eta CTIC-en eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-10-24 : 10:10

Datorren 2006 urterako webgune publikoek irisgarriak izan behar dutela eta hortik etorriko den negozioa aurreikusiz, Zamudion egoitza duen European Software Institutek irisgarritasun zertifikatzaile bihurtu nahi du.

Zurgiñaren etxean, eskallera zarrak esango luke Gotzon Garatek jasotako atsotitz batek kasu honetan, ESI beraren webguneari zerbait falta bazaio, irisgarritasuna bera da eta.

Irisgarritasuna ongi betetzen duena proiektu honetan ESIrekin batera arituko den Fundación CTIC delakoa da.

Baina argi dago negozio interesgarria izango dela zertifikatu banaketa hau, batez ere errazagoa delako azterketak egitea norberak irisgarritasuna betetzea baino.

Negozio berria webgintzarako

Duela 5 urteko 2000. urteko efektua bezala, zertifikatzaileek ezik, webgune garatzaileek lana izango dute datozen hilabeteotan, hainbeste eta hainbeste webgune publiko irisgarri bihurtzen.

Irisgarritasuna zer den

Irisgarritasunak edozein pertsonak edozein ordenagailu sistematik webgune batera sartzeko ahalmena neurtzen du. Gauza jakina da Interneteko nabigatzaileen artean pertsona eta egoera desberdinak daudela, eta ziurtatu behar da aukera berdintasuna. Honetaz hitz egin genuen lehenago Sustatun

Webgune irisgarriak egitea erraza da, aurretik kontutan izan eta erregela erraz batzuk jarraitzen baditugu. Okerragoa izaten da webgune zahar bat irisgarri bihurtzea, askotan webgune osoa hutsetik berregin behar izaten bait da.

Hala ere, obligazioa 2006 urterako etorri arren, ez da gauza berria. Urte asko dira Interneteko aditu asko honen atzetik dabiltzala, baina legezko obligazio bihurtu beharko da enpresa garatzaile eta instituzio guztiek kasu egin eta errespetatu arte.

Informazio gehiago El Paisen artikulu honetan: CTIC y ESI lanzan un certificado que garantiza que una web es accesible

(Via Cadius )

Erantzunak

*mikelon*
2005-10-24 : 12:15

Tira, betiko kontua besterik ez da... alegia, tartean dirua dagoenean (gobernuak eman ditzaken dirulaguntzak), denak dira adituenetan adituen!



Dena dela, egokia iruditzen zait horrelako agiriak ezartzen dituen erakunderen bat egotea, baldin eta bere lana zintzoki betetzen badu. Bestela, "El Mundo" egunkariak bezala, norberak nahi dion "pegata" jarriko dio bere webguneari (diotenez, W3C erakundeko kide dira, baina ez dituzte betetzen erakundearen irizpideak; eta "RSS Ready" ere badira... inoiz probatu duzue jario horiek harrapatzen? Zaila baino zailagoa... eta portzierto, "El mundo"ko blogek ez dute RSSrik!)

Erantzun

Sartu