Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irratien automatizaziorako ZaraRadio programa orain euskaraz

Jurgi - www.zararadio.com
2005-10-20 10:10

Programa honek ordenagailuko soinu fitxategiak zuk nahi bezala erreproduzitzen ditu. Gertakarien bidez nahi duzun ordu zein egunetan ziriak txertatu, ordua esan edo erreprodukzio zerrenda alda daiteke besteak beste. Gainera nahi izanez gero, amaitzen ari den pista eta hurrengoa uztartu egiten ditu eta irabazi kontrol automatikoa ere badu. Bertsio berri honek interneteko irratiekin edo soinu txarteleko lineako sarreratik datorren seinalearekin zuk nahi duzunean bat egitea ahalbidetzen du.

Webgunea http://www.zararadio.com/ da eta euskarazko bertsioa http://www.zararadio.com/idiomas/eu_ES.zip fitxategian duzu.

Proba ezazu doako programa hau!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu