Erresuma Batuko The Guardian egunkariak ikerketa bat egin du Wikipedia fidagarria ote den aztertzeko. Hainbat gairen inguruko adituak jarri ditu Wikipediak dioena zuzena, zorrotza eta zehatza den ikusteko. Gaietako bat euskaldunak dira.
The Guardian egunkariak Wikipedia -ren fidagarritasuna aztertzeko orduan, horixe da aukeratutako hitzetako bat, Basque_people.
Erantzuna Mark Kurlanskyk eman du eta kritikatu egin ditu wikipediako artikuluak euskaldunetaz esaten dituen hiru kontu.
Dena dela, Wikipediako artikuluari ez dio nota txar-txarra eman: 7/10.
Kurlasnkyren artikulua eta gainontzeko guztiena hemen dago.
Hiru puntuetako bitan arrazoi du Kurlanskyk, baina lehenaz ezer ez jakitea negargarri samarra da euskaldunon gainean hainbeste ikertu omen duen batentzat. Urtez urte iberiera eta euskararen arteko harremanen teoriak hoztu badira ere (iberiera hizkuntza indoeuroparra zela argi gelditu da), akitaniera euskara zela, edo, hobe esanda, Euskal Herrian eta Akitanian erro bereko hizkuntzak egiten zirela (hau da, gaur euskara hizkuntza bakartzat jotzen dugu, baina bada "euskal hizkuntzak" aipatu izan dituenik hainbeste euskalki eta hain desberdinak izanik, duela 2.000 urte litekeena da askoz eremu zabalagoa izanik euskal hizkuntza gehiago izatea). Horren ondorio, okzitanieraren barnean sartzen diren dialektuetan besteekiko desberdintasun handiena ageri duena gaskoia izatea, besteak erro latinoen garapena baitira, eta gaskoia berriz, euskal (edo akitaniar) sustratuaren gainean sorturiko hizkuntza erromanikoa.