Teknologia albisteak

Mahatserriko Berbalaguna abian da

Erabiltzailearen aurpegia
oihana - Asapala Euskara Elkartea
2005-10-25 : 11:10

Hirugarren urtez, hemen dugu apurka-apurka ugaltzen ari den mahatsorrion (Santutxu, Txurdinaga...)euskaldun sarea. Mahatserrian 30 lagunekin hasi eta 55era heldu ginen pasa den ikasturtean.

Astean ordu betez tabernan, pasiran...aritzen diren 4-5 pertsonako berbataldeak dira. Talde bakoitzeko euskaldun bat eta hiruzpalau euskaldungai daude (oraindik praktika apur bat falta zaiena...!").

Euskaraz jarduteko aukera aparta da, kafe edota parkearen inguruan lauzpabost lagunen arteko solasaldiak dira. Lagunekin egin ohi duzuna, baina euskaraz!! Euskal Herrian 1.300 berbalagun gaude dagoeneko, urtez urte kopurua biderkatzen doalarik!

Mahatserrian aurten be abian jarriko dugu egitasmoa,beraz, zuen parte hartzea behar dugu. Auzoko euskalduntzean parte hartu nahi duten Mahatserriko euskaldunena eta beraien euskara maila hobetu nahi dutenena.

Honela ba, gonbidapena luzatzen dizuegu. Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen gaituzue: 94.473 54 48 edota asapala@euskalnet.net

Erantzun

Sartu