Lauaxeta, "Ehungarrenean hamaika"
Aurten 100 urte bete dira Esteban Urkiaga Lauaxeta jaio zela (Laukiz, 1905-Gasteiz, 1937). Mendeurren hori dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira urtean zehar (hitzaldiak, erakusketak, antzerki-lanak), eta azkena disko bat eta ikuskizun bat izan da: Ehungarrenean hamaika.
Rafa Ruedak koordinatuta, egungo hamaika euskal musikari bildu dira egitasmo honen inguruan: Gari, Xabier Montoia, Francis Diez, Txuma Murugarren, Anje Duhalde, Petti, Eñaut Elorrieta, Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin eta Xabi Strubell.
Ikusikizuna atzo aurkeztu zen Elgetako Espaloian . Bertara joan ziren zenbait lagunek euren iritzia utzi digute beraien blogetan, besteak beste Joxek, Etiamek eta Marijo desplazatuak. Denak zein baino zein gusturago. Irudi batzuk ere gehitu dituzte flickerren.
Diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxeak kaleratu du, Mungiako Udalaren laguntzarekin.
Erantzunak kargatzen...