Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko, astelehenean (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta (elkarte horren lehendakaria den) Teddy Baustistaren "Get on Your Knees" abestia deskargatu egingo du bertan, zuzen-zuzenean.
Azaroaren 7tik 17ra, laugarren ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN ASTEA ospatuko da. Aurten jorratuko den gaia Ingurune Adimena da, eta honen inguruan Nazioarteko Sinposiuma izango da Leioan, azaroak 7 astelehenetik aurrera.
Azaroaren 7, 8, 9 eta 10ean, Bilboko Goi-bilera bultzatuz parte hartuko duten elkarteek edo sareek antolatutako 5 ekitaldi paralelo burutuko dira.
Zehazki, honako topaketa hauek izango dira: Global Cities Dialogue-en topaketa, SIDAR-Sarbide Unibertsalaren topaketa, Wireless Internet Institute-en topaketa, eris@-ren topaketa, e-Atlas-en topaketa.
Soziolinguistika Klusterrak, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren lankidetzaz, lan-bilera teknikoa egin du joan den azaroaren 2an. Donostian egin da lan-bilera hori, EHUren Ibaetako campusean. Bere izenburua honako hau izan da:Haurren eta gazteen erabilera ikertzen.
Euskara batua: ezina ekinez egina liburua plazaratu berri du Koldo Zuazok (Eibar, 1956): hizkuntzaren batasunera iristeko mendeetan izan den bide zaila kontatuz, batetik, baina egungo arazoak eta etorkizuneko ikuspegia ere ahaztu gabe.
Bihar hamar urte Deleuze hil zela. Parisko bere etxeko leihotik Bizerte karrika bakartira jauzi egin zuen, arnasa arazoek ahiturik.
Joan den mendean kristau pertsonalismoak eragin handia izan zuen euskal pentsalarien artean, baita existentzialismoak ere, eta marxismoak. Aspaldion, berriz, Deleuzeren lorratza besteak beste irudikatzearen gaineko Fito Rodriguezen gogoetan sentitu dugu, Joseba Tobar-Arbuluren finantza jario eta dirugintza trumoitsuan eta Imanol Galfarsororen erromesaldi subalternoetan.
Europako parlamentuak trenetan bizikleten garraioa bultzatu nahi du. Ni nue, noizbait trenean bizikleta erabiltzea pentsatu dudan arren, trenean horrelako "katxarroa" sartzeak atzera botatzen nau...
Argazki honengatik 264.000 Euro ordaindu omen dira egunotan. Bi metroko altuerako argazkia da, etxean jarri ezkero inpresioa egiteko modukoa.
Internetera bideratutako programak ekoizteko programatzaile baten bila dabil Interactive Training Technologies Donostiako enpresa
Weblogs Inc-en lotura bakoitzaren balioa kontutan hartzen duen Tristan Louisen ikerketan oinarriturik eta Technorati-ren API batekin eginda dagoen aplikazio honetan kontsulta dezakezu zenbat balio duen zure blogak.
Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bilera ospatuko da Bilbon, Azaroaren 9tik-11ra. Bilboko Goi-bilera horren bidez Solidaritate Digitalaren aldeko Itun Mundiala martxan jartzen laguntzea nahi da.
Atzo Donostiako Koldo Mitxelenan aurkeztu zuen Topaguneak datorren abenduaren 17rako prestatzen diharduen Ikus-entzunezkoen Rallya.
Massachusetts Institute of Technology delakoak hainbat materiale plazaratu ditu doan
Beste aplikazio berri bat sortu dugu. Bero! izeneko aplikazioa hain zuzen ere. Aplikazio honen bitartez eBlogosferan sortzen diren azken mezuak (infernuko labetik atera berriak direnak) irakurtzeko aukera duzue. Tresna hau erabiltzetik lehen ondorioak ere agerian: Uste baino euskarazko blog gehiago dago.
Teketen-en blog sarreretatik Eraztuna.com-en eta Teketen-en bertan eta hona ekarria Creative Commons lizentzia honen bitartez.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929) literaturara itzuli da Labartzari agur eleberriarekin. Beregana jo dugu beraz, huntaz eta hartaz galdezka.
Mundurat Sarearen sorreraren IV. urteurrenaren aurrean Anoetako gazte asanbladak urriaren 28rako, ostirala, jai xume bat antolatu du.
Kzgunea.net webgunea saritu egin dute Espainako Internet egunean C3-Accesibilidad AAPP kategorian. Hau da, Irisgarritasuna Administrazio Publikoen webguneetan. Guztira zazpi sari banatu dira.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak lan munduan euskararen presentzia areagotzeko kanpaina jarri du abian. Enpresan Bai Euskarari lelopean Euskal Herriko 50 langiletik gorako 1.300 enpresatan hizkuntza-konpromisoak zabalduko ditu Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez.
MIT MediaLab-ek lurralde aberats eta txiroen arteko desfase teknologikoa murrizteko sortutatko portatilaren infografia