Aurkira gehitu ditugu Berriako blogariak
2005-10-19 11:10
Albiste ona Berria egunkaria blogekin hasi izana. Gaur gaurkoz beren blogen orrian gehitu ditugu Aurki.com jario-irakurgailuko atal desberdinetara.
- Esate baterako Irene Arrarats euskara arduradunarena.
- Politika-Gizartea atalean, baten batzuk: Imanol Murua ( Mahai jokoan ), Pello Urzelai ( Konponbidearen talaian ), Eneko Bidegain ( Ipar Haizea ) eta Idurre Eskisabel ( Amaren batean ).
- Kirolean, Andoni Urbistondok txirrindularitzaren inguruan idatzitako Pinoi txikian
- Musikari buruzko, Ixteko ordua Mikel Lizarralderena.
- Eta idazleen artean, Anjel Lertxundiren Hitz Beste eta Mikel Elorzaren Kornerra
Sujerentzia moduan, ondo legoke baldin eta blog bakoitzaren RSS edo jarioan, autorearen izena balego, izenburuan ez bada, behintzat azpitituluan. Aurkiko jarioen izenak, RSS-etako parametroetatik hartzen dira zuzenean, eta horregatik Mahai jokoan blogari dagokion atalean horixe bakarrik jartzen dugu: Mahai jokoan. Ez dator jarioan hori Imanol Murua Uriarena dioen daturik, eta ezin atera, beraz.
Erantzunak kargatzen...