Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sarean eta kalean dago Gaur8

Sustatu
2007-03-10 11:03

Erredakzioak osatutako atalak osatzen du portadaren alderik handiena Gaur8-n, eta gaurko estreinaldian Second Life-ko 3D joko edo komunitatean dauden euskaldunei buruzko artikuluarekin irekitzen dute.

Artikuluez gain, agregatzaile bat daukate, non, atal desberdinetan, hainbat blog eta iturritako titularrak biltzen diren, Aurki moduko bat.

Eta bien atalen artean, oraingoz bost blogekin osatuta dagoen blog komunitate bat. Horien artean topatu dugun artikulu batean, Euskal Herriko wifi gida aurkitu dugu, adibidez.

Komunitate honek gonbitea egiten die internautei bloga bertan irekitzeko. "Azaldu itzazu zure blogaren edo sortu nahi duzun blogaren nondik norakoak eta laster emango diogu erantzuna zure eskaerari", diote. "Horretarako, aukera ezberdinak aurreikusi ditugu. Izan daiteke blog kolektiboa, zaletasunen bat konpartitzen duen talde baten komunikazio tresna gisa, edo izan dateke blog pertsonala, gustuko gaien baten inguruan idaztea gustatzen zaion pertsona batena." Proposamenetarako, info a bildua gaur8.info helbidera idatzi.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu