
Joan de ostiralean XIII. CAF-Elhuyar sariak banatu ziren Elhuyar Fundazioan . Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatu ziren aurtengo edizioan. Migel Mari Elosegik idatzitako Ubideetako heriotzak. Energia berdearen ondorio beltza artikuluak jaso zuen lehenengo saria.
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratu da gaur. Aurten, 5.575.000,00 euro , iaz baino %17,4 gehiago erabiliko dira dirulaguntzetan. Kopuru horretatik, Internet bidezko hedabideak eta berri agentziak multzorako 197.800 euro daude gordeta.
"Iruña hiria" bekaren deialdia, norgehiagoka araubidean, euskarazko literatur sormenari laguntza emateko.
Datorren ostiralean karteleran izango da "LLACH, LA REVOLTA PERMANENT" filma. Gomendagarria erabat garai haietaz oroitzen denarentzat, are gehiago jaio etzirenentzat. 1976.ko Martxoaren 3.a, arratsaldeko 5.ak... Sarraski handia. 5 hildako, ehunka bala.zauritu.
XUXEN instalatu ezin dutenek XUXENweb erabiltzeko aukera aspalditik daukate interneten. Orain beste bi aukera gehitu dira, Euskalbarren eta Google-eko orrialde pertsonalizatuan ere erabili daiteke XUXENweb.
Informazioa iritsi zitzaigun postontzira, Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu berri batena: Bizilagun. Javier Madrazo sailburuak zuzentzen duen Etxebizitza sailaren eskaintza berria. Zerbitzua erabiltzeko orduan, telekomedia espainol batean sartu naizela iruditu zait...
Angel Berruetaren hilketaren inguruko dokumentala osatu dute. 2004ko martxoaren 11, Madril: zenbait bonben leherketa, 200 pertsona erailda. 2004ko martxoaren 13a, Donibane: zerbitzuz kanpo dagoen polizia nazional batek Angel Berrueta auzokidea erailtzen du.
Aurtengo Komunikaldietan zeresan handia eman zuten tokiko telebista digitalek, eta berauek arautzeko dekretuak, Eusko Jaurlaritzak ateratakoa. Zenbat buru hainbat aburu hor ere, atzo Eskoriatzan ikusi zen bezala, goiz eta arratsaldeko saioetan.
Irakurri nahi duzue literaturari buruz edo feminismoari buruz euskaraz eta interneten? Blog bat abian jarri dugu helburu honekin: SAREINAK. Sartu eta parte hartu!
Behatokiak txosten berezitua aurkeztu du: 'Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak Euskal Herrian'. Araudia aztertu dugu eta gure hizkuntza-eskubideak ez direla bermatzen ondorioztatu dugu, urratzea merkea dela, adierazi du Behatokiko zuzendariak, Paul Bilbaok. Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunoi bizi garen lurraldearen arabera hizkuntza-eskubideak aitortzen zaizkigun arren, horien urraketak Euskal Herri osoan gertatzen dira Behatokiaren arabera.
Kepa Altonaga malakologo bilbotarrak bere atzen liburua publikatu du Euskaltzaindiaren eskutik. Idazle bizkaitarrak zientzia dibulgazioaren alorrean argitaratzen duen 3. liburua da.
Zubietako eskola txikiak antolatuko du aurten Gipuzkoako Eskola Txikien festa, ekainaren 10ean. Aspaldi ari dira gurasoak festa hori prestatzen: kamisetak, bloga , programazioa... Lanpetuta dabiltzan guraso horiek, ordea, badute beste buruhausterik; Zubietako eskola txikitik 1180 metrora erraustegia eraiki nahi dute eta Zubieta herri txikiaren landa-bizitza eta haurren osasuna arrisku larrian daude. Hori salatu eta hiri hondakinen kudeaketa alternatiboak lantzeko eskatu nahi diete politikariei larunbateko Donostiako manifestazioan.
Hogei ta bost urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola. Handik hona gauza asko aldatu dira, lege eta erakunde ezberdinak sortu dira, egoera soziolinguistikoa aldatu da...
Donostiako Udalaren Sustapenak antolaturiko, Openaldia jardunaldia izango da datorren ostegun eta ostiralean, martxoak 1 eta 2, software librearen aldeko dibulgazio ekimen bat. Edonostia.net Loiola Teknologia Berrien Zentroan, Loiola Kultur Etxea eraikinean. Programa interesgarri batez gain, bi cd dituen Libre Nabegatu bilduma sortaren 5000 ale banatuko dira.
Aralarrek bere jardun politikoan euskararen eta gaztelaniaren erabilera arautzen duen txostena aurkeztu du. Gainontzeko alderdi gehienekin alderatuta, txostenaren berrikuntza nagusienetakoa Aralarren lanerako hizkuntza euskara dela ezartzean datza. Euskararen ezagutza eta presentzia ezartzeko orduan irizpide soziolinguistikoak erabili dira.
Kontseiluak zinema-aretoetako hizkuntzaren erabilerari buruzko azterketa egin du. Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskararen lekua oso txikia dela ondorioztatu du. Euskaldunak ere zinemazaleak gara, eta filmak euskaraz ikusi nahi ditugu, adierazi du Kontseiluko ildo politikoko arduradunak, Iñaki Lasak.
Zenbait hilabetez martxan izan den proiektua izan da Disonancias, babes publikoarekin, Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologiko batzuetako I+G unitateak elkarlanean aritu dira nazioarteko zenbait artistarekin, sormenaren inguruko gogoeta eta aplikazioak sortzeko. Martxoaren 2an emaitzak aurkeztuko dituzte.
Borja Kobeaga donostiarrak ez du Oscar saririk jaso bart gaueko Hollywood-eko filmetako sari banaketan. Film labur onena estatubatuarra izan da, West Bank Story, Palestinan kokatutako satira musikala. Sarietan irabazle nagusia Martin Scorsese izan da, The Departed filmarekin ( Infiltrados / Les Infiltres ): zuzendari eta film onenaren sariak eroan ditu.
Argia astekaria erakusteko modua aldatu dute Sareko Argian aste honetan. Aldizkarian bertan azaldu dute, izenburu honekin: Argiak multimedia 2.0 mundura egin du salto.