Donostia eta inguruko herrietako talde gazteei beren musika hedatzeko aukera emateko asmoarekin, Donostiako Piratek I. Musika Lehiaketa antolatu dute.
Musika lehiaketa Donostia eta inguruko zenbait herrietako taldeei soilik mugatua dago. Honela, jarraian aipatzen diren herrietako musika taldeek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketan: Donostia, Trintxerpe, Pasai San Pedro, Pasai Donibane, Pasai Antxo, Lezo, Orereta, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil, Urnieta eta Andoain. Ez dira onartuko aipatutako herrietatik kanpo dauden taldeen grabaketak.
Diskoren bat modu profesionalean plazaratu edo diskoetxe batekin kontratua duten taldeek ezin izango dute musika lehiaketan parte hartu. Izan ere, soilik talde gazteei zuzenduriko lehiaketa baita.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko nahikoa izango da 3 abestiz osaturiko CD bat (zuzenean, estudio edo lokal baten grabatutakoak) eta taldearen inguruko informazioa bidaltzea apirilaren 16a baino lehen behean.
Finala maiatzaren 26rako aurreikusi dute eta bertan irabazlearen izena jakitera emango dute. Sariei dagokienez, Andoaingo Garate estudioetan bost kantuko grabazioa egiteko aukera izango du talde irabazleak eta baita piratek Aste Nagusian antolatzen duten kontzertuan jotzekoa ere. Lehiaketaren babesleak Garate Estudioak eta Musikherria herri disketxea dira.
Donostiako Piratak jai alternatiboen alde lan egiten duen herritar talde bat dira. Udan, Donostiako Aste Nagusian egiten dute abordatze-ekintza izaten da beren agerpen ezagunena, jai herrikoiagoen aldeko aldarria.
Erantzun
Sartu