Barrixe.com, Bizkaiko Berrikuntza Behatokia
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia izan nahi duen Barrixe.com web berria Bizkaiko Berrikuntza eta ekonomi Sustapen Sailak, BAIk eta Bilboko Merkataritza Ganberak elkarlanean abian jarri dute.
Arduradunen esanetan, jakintzaren kudeaketa egokia eginez produktibitatea hobetzeko eta, batez ere, berrikuntza bultzatzeko ipini da martxan.
Barrixe webak merkatu azterketak eskaintzen ditu berrikuntzaren egoerari buruz eta eta konparazio azterketak Europako Batasuneko beste herrialde batzuekin, Berrikuntza Teknologikoaren berri, zenbait sektoretako txostenak, joeren azterketak, dirulaguntza eta ekitaldien informazioa, etab.
Hasieran, webgunea martxan ipini zenean RSSak bakarrik izena emanda zutentzat ziren, orain RSSak bistan ageri dira webgunean interesatuta dauden guztiek bertako berritasunak jarrai ditzaten.
Erantzunak kargatzen...