Sustatu logoa Teknologia albisteak

Tag-lainoak eta AEBetako presidenteak

Sustatu
2007-03-12 09:03

Web 2.0 izenaren inguruan garatutako aplikazioa eta baliabideen artean, gero eta gehiago erabiltzen dira etiketa-lainoak edo tag-cloud izenekoak. Gune batean erabilitako hitzen laburpena ematen digute, eta gainera, hitz hori agertzen den maiztasunaren arabera letra-tamaina handiagoz edo txikiagoz agertuko zaigu.

Karrajua webgunearen eskutik jakin ditugu zenbait helbide interesgarri, eta euren artean, EEBBetako presidenteen diskurtsoen etiketa-lainoak: US Presidential Speeches Tag Cloud.

Webgune horretan, AEBetako presidenteek euren hitzaldietan gehien erabili dituzten hitzen bilduma aurkituko duzu. Gainera, presidentearen arabera eta urtearen arabera antolatuta agertzen dira. Esate baterako, aztertu dezakezu Bushek azken 5-6 urteotan nola aldatu duen bere diskurtsoa, edo zein alde dagoen Clinton eta Reaganen artean, eta abar.

Etiketa-lainoak sortzeko tresnak

Sarean badira nahi duzun testua sartu eta lainoa sortzen dizuten zerbitzuak. Esate baterako:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu