Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ikerbasque sarean

Sustatu - Sustatu
2007-03-13 10:03

Eusko Jaurlaritzak sortu du Fundación Ikerbasque / Ikerbasque Fundazioa eta joan zen martxoaren 7an eman zen Erregistroan inskribatzeko agindua .

Hasieran www.ikerbask.net dominioan zerbait egin behar zela bazirudien ere, azkenean www.ikerbasque.net dominioan ipini da martxan Zientziarako Euskal Fundazioaren webgunea.

Webgunea ingelesez dago soilik eta senior ikertzaileentzat 30 kontratu eskaintzen dituzte.

Webgunean bertan eman dezakezu izena.

Fundazioaren sortze-helburua honakoa da:

".. gizartearen, unibertsitateen, ikerketa zentroen eta, oro har, zientzia-erkidegoaren mesedetan ikerketa eta jakintza zientifiko, humanistiko eta teknologikoa bultzatu, sustatu eta garatzeko laguntza ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako ikerlari eta zientifikoen taldea arian-arian sendotzen laguntzeko. Ildo horretan, Fundación Ikerbasque / Ikerbasque Fundazioak bidea izango du unibertsitate, institutu edo ikerketa zentro publiko edo pribatuetan ikerketaren sustapenean esku hartzeko bai eta nazio eta nazioarteko instituzio eta erakundeekin elkar lanak ezartzeko ere.

Horretarako aginduan bertan zehazten diren zenbait ekintza eramanez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu