Marrazki lehiaketa deitu du Ibilaldiak
Bizkaiko Haur eta gazteentzat III. Ibilarte marrazki lehiaketa antolatu du Ibilaldiak. Aurtengo Ibilaldiko kantaren izenburua Zubitik Salto da, Zubi Zaharretik salto; salto euskararen ibaira!, mundu guztia euskara erabiltzera gonbidatuz. Horregatik, aurtengo Ibilarte Marrazki Lehiaketako gaia : Zubi zaharra izango da.
Zubi Zaharra Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak III. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Maiatzean, Ibilaldiak antolatuko duen Ibilarte 07 arte erakusketa dela eta, antolatu da lehiaketa hau. Aurtengo Ibilarte Enkarterrietako herrietan zehar egongo da ikusgai, erakusketa ibiltaria izango da. Hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izango dugu, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin. Erakusketaren antolatzaileek umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina bezala ikusi dute lehiaketa, gaur eguneko eta etorkizuneko artistak euskaraz hezi eta hazi daitezen gura ditugulako.
Balmasedako Zubi zaharra oso elementu esanguratsua da herrian eta Euskal Herriko beste hainbat herrietan gertatzen den bezala historia handia gordetzen du bere baitan. Ikastolaren izenak eta baita ere logoak zubian dute jatorria. Aurtengo Ibilaldiko kantaren izenburua Zubitik Salto da, Zubi Zaharretik salto; salto euskararen ibaira!, mundu guztia euskara erabiltzera gonbidatuz. Beraz, aurtengo Ibilarte Marrazki Lehiaketako gaia : Zubi zaharra izango da.
LEHIAKETAREN BALDINTZAKErantzunak kargatzen...