Teknologia albisteak

Bazka aldizkaria, literaturaren soziologia baterako

Erabiltzailearen aurpegia
Gorka Arrese - bazka
2007-03-09 : 17:03

Gaur 2007ko martxoaren 9an abiatu dugu Bazka aldizkaria. LITERATURAREN SOZIOLOGIA BATERAKO du azpi-titulua. Horrek adierazten du zein den aldizkariaren helburua.

Hiru atal ditu:

  • ITSASOA ONTZIAN: artikulu nagusiak argitaratuko ditugu atal honetan. Oier Guillanek eman dio hasiera.
  • HIZTEGIA: han eta hemen esan eta argitaratu izandakoetatik ateratako kontzeptu literarioak eta sozio-literarioak.
  • DATUTEGIA: gure literaturaren azpiegitura zenbakietan, estatistiketan eta abar.

Soziologia baterako asmoan sortutakoa da Bazka, eta horregatik, hain zuzen, ezin dugu inpartzialtasuna bermatu. Uste dugu inpartziala izan nahi duen soziologia ez dela benetako soziologia: arrazoiak erakutsiko ditugu inpartzialak ez izateko. Ahal dugun gogorren egingo diegu aurre literatura menosten dutenei, eta halakoak eragiten dituzten faktoreak aztertzen saiatuko gara. Gure iritziak arrazoietatik atera nahi ditugu, eta ez gure iritzien araberako arrazoiak.

Azken asteetan Euskadi Sariek hartu dute gure letren munduan eremu handiena. Horri buruzkoekin abiatu gara.

Bazka aldizkariaren kontseilu editoriala lau lagunek osatzen dute: Xabi Borda, Oier Guillan, Koldo Izagirre eta Josu Landak. Zuzendaria: Gorka Arrese.

Erantzun

Sartu