Josu Juaristik "Gaur8" izeneko argitalpen berria iragarri du bere blogean
"Hitzordurako gonbitea egin genizuen asteburuan GARAko orrialdeetatik, eta hemen naukazue, hitza eman asmoz eta neurea eskuragarri jartzeko gogoz, ezer gera ez dadin ukitu gabe, jorratu gabe", adierazi du Josu Juaristik bere blog berritik. (www.josujuaristi.com).
"GARAn egiten hasi garen berrikuntza guztien berri luze eta zabal emateko, gure hausnarketa, helburu eta asmoen berri izan dezazuen. Eta, nahi baduzue, horiei buruz dituzuen iritziak helarazteko aukera eta tarte zuzenagoa izan dezazuen. Horregatik jarri dugu martxan blog hau, komunikazio desberdina sortzeko, zuen ahotsari beste bide bat irekitzeko", gaineratu du kazetari azkoitiarrak.
Josu Juaristik esan duenez, «orain dela hilabete sorpresatxo bat iragarri genizuen, udaberria baino lehenago gauzatuko zena eta sorpresak badu, dagoeneko, izena eta izana: "Gaur8".
GARAk euskararekiko duen konpromisoa indartu nahi du, eta papera eta Internet uztartu eta aberastuko dituen proiektu periodistiko eta komunikatibo berria abiatu.
Aste honetan zehar proiektu horri buruzko xehetasunak emango dituela agindu du GARAko zuzendariak. Eta eguna jarri dio hitzordu berriari: larunbata.
Erantzunak kargatzen...