Teknologia albisteak

Hizkuntza Politika Gizartean jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - UEU
2007-03-09 : 13:03

Donostiako Kursaalean, UEUk antolatuta. Hizkuntza Politika Gizartean jardunaldia izango da martxoaren 23an. Lau ardatzen inguruan antolatu da egitaraua: Hizkuntza Politikaren garapena HERRI ERAKUNDEen esku; HEZKUNTZA FORMALA eta Hizkuntza Ereduak. Hedabideak eta hizkuntza politika; eta GIZARTE ERAGILEen ekarpena.

Mahai-inguru gisa antolatu dituzte saioak arlo bakoitzeko ordezkarien ekarpenetatik abiatuta, jendeak parte-hartze aktiboa izan dezan eta guztion ahotsak entzun daitezen.

  • Lekua: Kursaal Elkargunea, Donostia
  • Nori zuzendua: Euskararen biziberritze eta zabalkundearekin konprometituta dauden herritarrei zein helburu horrekin lanean diharduten talde, elkarte, erakunde edo enpresetako profesionalei.
  • Matrikula prezioa: 65 Euro (ikasle eta UEUko bazkideek: 55 Euro)

Leku mugatuak izango dira. Izen emateak matrikula ordainagiriaren dataren arabera onartuko dira plazak bete arte. Bazkaria eskeiniko da Berasategi Jatetxean. Bazkaria 20€tan hartu ahal izango da MARTOXAREN 15a baino lehenago. ADI! 50 leku bakarrik izango dira.

Programa

9:00-9:30 Harrera eta materialaren banaketa

9:30-11:00 Hizkuntza Politikaren garapena HERRI ERAKUNDEen esku. Moderatzailea: Lore Erriondo (UEUko zuzendaria eta EHUko irakaslea). Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea. Jean Claude Iriart, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoko Zuzendaria

11:00-11:30 Atsedenaldia eta kafea

11:30-13:00 Ume euskaldunak etorkizunaren hazia: HEZKUNTZA FORMALA eta Hizkuntza Ereduak. Moderatzailea: Felix Etxebarria (EHUko irakaslea). Juanjo Agirrezabala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria. Erramun Osa, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Euskara Bizi eta Hizkuntz Proiektua egitasmoen arduraduna. Mikel Ormazabal, Gipuzkoako Kristau eskolako lehendakaria

13:00-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Euskaraz egin dezagun: HEDABIDEek hizkuntza politikan esateko asko dute. Moderatzailea: Jose Inazio Basterretxea (UEUkidea eta EHUko irakaslea). Bingen Zupiria, Euskal Telebistako Zuzendaria. Joanmari Larrarte, EKTko Kontseilari Ordezkaria. Pello Zubiria, ARGIA astekariaren Zuzendari Ondokoa. Iban Arantzabal,Goienako Ikus-entzunezkoen Zuzendaria

16:30-18:00 Euskara dugu helburu eta lanabes:GIZARTE ERAGILEen ekarpena. Moderatzailea: Lionel Joly (Soziolinguistika klusterreko kidea). Xabier Mendiguren, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Idazkari Nagusia. Dani Larrea, EMUN Koop. E.ko Zuzendari Nagusia. Itziar Nogeras, ELHUYAR Fundazioko Zuzendari Nagusia. Karmen Irizar, Topaguneko lehendakaria. Lore Erriondo, UEUko Zuzendaria

Informazioa UEUren gunean eta izena-emateko datu-orria

Erantzun

Sartu