Joan de ostiralean XIII. CAF-Elhuyar sariak banatu ziren Elhuyar Fundazioan . Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatu ziren aurtengo edizioan. Migel Mari Elosegik idatzitako Ubideetako heriotzak. Energia berdearen ondorio beltza artikuluak jaso zuen lehenengo saria.
CAF-Elhuyar sarietako edizio honetan guztira, 13 dibulgazio-artikulu aurkeztu dira, eta beste urteetan baino gutxiago izan arren, epaimahaiaren ustetan aurkeztu duten kalitatea hobea izan da. Hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat zeuden jokoan eta hauek izan dira irabazleak:
Artikulu hauek guztiak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian irakurri ahal izango dira. Hala ere, www.zientzia.net web gunean aurrerapen bat dago ikusgai.
Irabazlearen Ubideetako heriotzak artikuluak, zentral minihidroelektrikoen ondorio kaltegarrietako bat aztertu du, oso ezaguna ez dena, gainera: zentraletara ura eramaten duten ubideetan itota hiltzen diren animaliak. Euskal Herrian horrelako ubideen ehunka kilometro ditugula gogorarazten du Elosegik bere lanean, eta ubide horietako hilkortasuna aztertzen du. Horretaz gain, arazoa konpontzeko irtenbideak ere proposatzen ditu.
XIV. CAF-Elhuyar sariak maiatzean jarriko dira abian, eta dibulgazio-artikulei dagozkien sariez gain, dibulgazio-liburu bat idazteko beka ere egongo da jokoan.
Erantzun
Sartu