Etorkinentzat Hiztegi Industriala kaleratu du Eibarko Udaletxeak IMHren elkarlanarekin. Hiztegia sei hizkuntzatan dago: euskara, gaztelera, frantsesa, portugesa, errumaniera eta arabea eta IMHko web orritik du sarrera.
Hiztegi industrialaren helburua da Debabarreneko ingurune industrialaren ikuspegia azaltzea atzerriko herrialdeetatik datozen pertsonei, gure inguruan dauden enpresak identifika ditzaten, zein makina erabiltzen diren, egiten dituzten prozesuak... honela, jatorrizko herrialdeetan dituzten gaitasunak eta gure enpresa industrialak eskatzen dituztenen arteko gonbaraketa egin ahal dezaten.
Eibarko Udaletxeak, Elgoibarko Makina Erremintaren Insitutuarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Zuzendaritzaren laguntzarekin landu duen hiztegia kaleratu du.
Sektore industrialeko enpresek langileak kontratatzeko dituzten beharrak hareagotzen ari dira egun, eta dagoeneko errealitatea den inmigrazioaren etorrera handiak integratzeko egiten ari diren harrerako gizarte ekintzak behar hauekin uztartzeko kokatzen da proiektua, Eibar 2005-2007 Inmigrazio Tokiko Planean, hain zuzen.
"Formazioa eta enplegua" barrutiari dagokionean, Eibarko Udaletxeak eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak Debabarreneko Hiztegi industriala etorkinentzat proiektua garatu dute, zabalkunde tresna bezala.
Debabarreneko Hiztegi industrialaren xedea ez da osatzen dituen hitzen definizio zientifikoak ematea; hizkuntza erraza eta hurbila erabiltzen du, irudiekin lagunduta, hizkuntza ezberdinetako pertsonek gure inguruko terminologia industriala erraz uler dezaten. Hiztegia etorkinentzat pentsatuta badago ere erabilgarria da sektore industriala ezagutu ez baina hurbildu nahi duen edonorrentzat, gida bezala balio bait dezake.
Hiztegiaren plataforma ingurune industrialeko kontzeptuekin prestatu den bezala, beste sektoreen azalpenak egiteko ere balioko luke; egitura egina dago eta egokitzea izango litzake.
Lehen fasean imh-ko web orrian kaleratu da eta Eibarko Udaletxeko web orritik ere prestatuko da sarrera. Bigarren fasean papereratu egingo da erakunde eta enpresetan banatzeko asmoarekin.
Erantzun
Sartu